EUDEL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eudelen zuzendaritza berria adostu dute alderdi guztiek

EH Bilduk ordezkaritza izango du exekutiba berrian, lau ordezkarirekin. Imanol Landa (EAJ) izango da, berriro, presidente.
18:00 - 20:00
Eudelen ordezkatuta dauden alderdi guztiek zuzendaritza adostu dute

Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen exekutiba berria adostu dute alderdi guztiek, eta apirilaren 16an Eudelek Elgoibarren egingo duen batzarrean berretsiko dute. EH Bilduk ordezkaritza izango du, aurreneko aldiz, zuzendaritza horretan.

Imanol Landak (EAJ) jarraituko du presidente karguan, eta presidenteorde kargua Jose Antonio Santanok (PSE) hartuko du. Bigarren presidenteorde, berriz, Garazi Lopez de Etxezarreta (EH Bildu) izendatuko dute.

15 udal-ordezkarik osatzen dute Eudelen batzorde exekutiboa: EAJk zazpi ordezkari izango ditu, EH Bilduk 4, PSE-EEk 2, PPk 1 eta talde independenteek ere, ordezkari bat izango dute.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde batzordeak ere adostu dituzte alderdiek.  Lau urtero berritzen da Eudelen zuzendaritza. Berez, udal legealdien hasieran onartzen da, baina joan den apirilean estatutuak aldatu zituztenez, exekutibak berriro berrituko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X