Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

JxSiren aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko die CUPek

Estatuarekin “desobeditzaileagoa” eta Kataluniako Parlamentuarekin eta azaroaren 9ko adierazpenarekin obeditzaileagoa den proposamen berri bat negoziatzeko denbora gehiago eskatu du CUPek.
Eulalia Reguant CUPeko diputatua Bartzelonan. Argazkia: EFE
Eulalia Reguant CUPeko diputatua Bartzelonan. Argazkia: EFE

JxSiren aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztea erabaki du gaur CUPen Kontseilu Politikoak; hasierako dokumentu horrekin alderatuta, aldaketa garrantzitsuak izango dituen proposamen berri bat aurkezteko helburuarekin.

CUPek 11 lurralde batzar eta Crida Constituent izenekoaren zazpi elkarte bildu ditu gaur Vilassar de Dalten (Bartzelona). Estatuarekin “desobeditzaileagoa” eta Kataluniako Parlamentuarekin eta azaroaren 9ko adierazpenarekin obeditzaileagoa den proposamen berri bat negoziatzeko denbora gehiago eskatu dute, CUPek agiri batean jakitera eman duenez.

Gainerako alderdiek ere osoko zuzenketa aurkeztu behar dutela iragarri dute dagoeneko. JxSik talderen batek atzera egitea lortzen ez badu, ekainaren 8ko osoko bilkuran kontuak atzera botako ditu Parlamentuak, eta Generalitateak beste aurrekontu batzuk egin edo kontuak aurkezteari uko egin beharko dio.

Osoko zuzenketak aldeko 29 boto jaso ditu, kontrako 11 eta zortzi abstentzio. Gobernuaren proposamenak CUPen eskakizunik, “ia batere”, ez duela jasotzen adierazi du Eulalia Reguant diputatuak.

Desobedientzia “argia”

Zentzu horretan, Espainiako Estuaren inposizioen aurrean desobedientzia “argia” planteatuko lukeen aurrekontua babestuko luketela esan du Reguantek.

Defizit mugak; Parlamentuko legeen baliogabetzea; diru-bilketa sistemen baliogabetzea eta finantza merkatuak desobeditzea eskatu du CUPeko diputatuak.

eko diputatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea Legebiltzarrean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"

Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X