PPk gehiengo osoa lortu du berriz Galizian; En Marea, bigarren
Galiziako PP izan da indar bozkatuena beste behin ere, eta gehiengo osoa lortu du hirugarrenez jarraian, bozen % 47,53 jasota eta Galiziako Parlamentuan dauden 75 eserlekuetako 41 erdietsita.
Bestalde, En Marea koalizioak (Podemos, Anova eta Esquerda Unida batzen ditu) aurrea hartu dio PSdeG alderdiari, eta bigarren jarri da, 14 eserleku eta botoen % 19,07 lortuta.
Hala, PSdeGk atzera egin du berriz ere, lau diputatu galduta, botoen % 17,88 eta 14 eserleku eskuratu baititu.
BNGri dagokionez, bozen % 8,36 eta sei eserleku lortu ditu, eta Ciudadanos Galiziako Parlamentutik kanpo geratu da.
Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuta (Galiziak 23 diputatu hautatu zituen), PPk eta BNGk baino ez dute boto kopurua handitu. Hala, PPk 675.000 boto jaso ditu oraingoan, ekainean 643.827 hiritarren babesa jaso ostean. PSOEk 90.000 boto galdu ditu eta En Mareak 73.000 boto gutxiago jaso ditu.
Esanguratsua da BNGren gorakada oraingo hauteskundeetan, aurreko orokorretako emaitzekin alderatuta. Ekainean, alderdiak 44.902 boto jaso zituen (abenduan baino 26.000 gutxiago), baina hauteskunde hauetan bikoitza baino gehiago jaso du: 118.000.
Feijoo: "Espainia osoko PPren" emaitza da
Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidentea pozik agertu da, berak onartu duen bezala, egungo testuinguruan emaitza bikaina baita, gehiengo osoa lortu baitu hirugarrenez jarraian. Feijooren esanetan, Galiziak "argi eta garbi" hitz egin du.
Santiago de Compostelako hotel batean bildu dira Galiziako PPko zuzendaritzako kideak emaitzak bertatik jarraitzeko, eta Feijook eskerrak eman ditu bertatik, Galiziak "aske eta demokrazian" hitz egin duelako eta Gobernua bere esku jarri dutelako berriz.
Nuñez Feijook laudorio ugari egin ditu bere hitzaldian, eta horietako bat Mariano Rajoy PPko buruzari zuzendu dio, Galizian lortutako emaitza "Espainia osoko PPrena" baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.