Bonba-mehatxua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemontek Facebook bidez jasotako mehatxu bat salatuko du

Kataluniako presidenteak Esquadra Mossoen aurrean aurkeztuko du salaketa.
Carles Puigdemont, Kataluniako presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB
Carles Puigdemont, Kataluniako presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak gaur jakinarazi duenez, salaketa bat jarriko du Esquadra Mossoen aurrean Facebookeko kontu baten bidez jasotako mehatxuengatik; izan ere, iraintzeaz gain, bere autoaren azpian bonba bat jarriko duela esan diote.

Kataluniako presidenteak bere Twitter kontuan jaso du "Jorge Fernández Hernández" Facebookeko profilak bidalitako mezua.

Mezu horretan honako hau irakur daiteke: "Putaseme halakoa, laster helduko zaizu zure ordua. Kataluniako herria bananduta daukazu, eta zuk gero eta diru gehiago zure libretan. Bonba bat zure auto azpian, erne. Katalana herriak ez dira existitzen, atzeratu hori".

Adierazpen eta mehatxu horien aurrean, Puigdemontek hauxe erantzun du: "Norbanako koldar honek nire autoan bonba bat jartzearekin mehatxatzeko atrebentzia dauka. Salaketa egon egongo da, eta espero dut Justiziak jardungo duela", esan du katalanez idatzitako mezu batean.

Kataluniako presidentearen gertuko iturriek azaldu dutenaren arabera, Esquadra Mossoen aurrean aurkeztuko du salaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X