Sortu-ren birfundazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik gidatutako taldea aurkeztu dute, Sortuko zuzendaritza osatzeko

Epea amaitzeko ordu gutxiren faltan, ez dago beste txostenik eta ezta beste zuzendaritza proposamenik ere.
18:00 - 20:00
Otegi eta bere talda, Sortu zuzentzeko hautagaitza bakarra

Arnaldo Otegik gidatutako talde bat proposatu dute Sortuko zuzendaritza nazionala osatzeko eta, aurkezpenak egiteko epea amaitzeko ordu gutxiren faltan -gaur gauean amaituko da-, aurkeztutako proposamen bakarra da. Otegiren taldeak proposatutako txostenak (Zohardia) eta zuzendaritzarako proposamenak militantziaren oniritzia jaso beharko du. Sortuk urtarrilaren 21ean egingo du birfundaziorako kongresua.

Gaur aurkeztutako zuzendaritza nazionalerako taldea bederatzi lagunez osatuta egongo da. Arnaldo Otegiz (idazkari nagusia) gain, Sonia Jacinto (Antolakuntza idazkaria), Arkaitz Rodriguez (Ekintza Politikorako idazkaria), Kizkitza Gil de San Vicente (Ekintza Politikorako idazkari ondokoa), Pello Otxandiano (Herrigintzako idazkaria), Zuriñe Gojenola (Herrigintzako idazkariaren ondokoa), Gotzon Elizburu (Komunikazio arduraduna), Nuria Alzugarai (idazkari teknikoa) eta Gorka Elejabarrietak (Nazioartea) osatuko dute taldea.

Herrialde bakoitzeko lau arduradun proposatu dituzte, Ipar Euskal Herrian salbu; izan ere, ordezkari bakarra izatea proposatu dute. Gipuzkoan, Haimar Altuna, Itsasne Fernandez, Iñaki Lizundia eta Jone Etxeberria; Bizkaian, Ibon Arbulu, Enkarna Cordon, Mikel Totorika eta Urtza Alkorta; Araban, Ohiana San Vicente, Ion Anda, Txus Martinez de Lahidalga eta Ruth Ibisate; Nafarroan, Miren Zabaleta, Haritz Romeo, Victor Rubio eta Aitziber Canpion, eta Ipar Euskal Herrian, berriz, Eneko Aldana.

Gaur aurkeztutako taldearen ezaugarrietako bat gaztetasuna da; izan ere, bost pertsona izan ezik beste guztiak 40 urtetik beherakoak dira.

Sortu birfundazioa Zabaleta Otegi Rodriguez EFE

Miren Zabaleta, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguez. Argazkia: EFE

Otegik gidatutako taldeak "Zohardia" txostenarekin bat egin du, eta horri helduta Euskal Herrian sindikatuekin eta eragile politikoekin "lankidetzan" prozesu subiranista eta independentista bat martxan jartzea eta ezker abertzalearen barruan antolaketari dagokion iraultza egitea defendatzen du.

Urtarrilaren 21eko kongresura arteko bidea

Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak taldearen nondik norakoak aurkeztu dituzte, gainerako kideak alboan zituztela, gaur goizean Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Uztailaren 2an hasi zen Sorturen birfundazio prozesua eta urtarrilaren 21ean amaituko da birfundaziorako kongresuarekin.

Alderdi barruko hauteskundeak, primarioak, azaroaren 5etik 26ra izango dira. Gerora, bigarren fasea hasiko da urtarrilean eta bertan zuzendaritza nazionala aukeratuko dute. Azkenik, Sortuk urtarrilaren 21ean egingo du birfundaziorako kongresua.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "irizpide teknikoengatik" egin zuen Alfredo De Migueli hirugarren gradua ematearen aurka

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiaren kexa baten ostean, espetxe-zaintzako epaileak Tratamendu Batzordearen ebazpenari beste modu batean erantzun zion, eta Eusko Jaurlaritzak, "Zuzenbide Estatuetan egin behar den moduan", ebazpen judizial irmoa betearazi besterik ez zuen egin, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez.

MADRID, 26/11/2025.- La diputada del PNV, Maribel Vaquero, durante su intervención en la sesión de control al Ejecutivo de este miércoles en el Congreso. EFE/ZIPI ARAGON
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin

EAJrekin lotutako akordio horren funtsa astearte honetan Ministroen Kontseiluak onartutako ezkutu sozialaren errege lege-dekretu berriaren barruan dago. Lege-dekretu horrek aurreikusten du, besteak beste, errentatzailea edukitzaile handi bat edo funts putre bat denean etxegabetzeko prozedura eta bonu sozial energetikoa 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X