EAE-KO AUZITEGI NAGUSIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jone Artola txupinera izendatzeak ez ditu ETAren biktimak umiliatzen

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du Jone Artola 2013ko Bilboko Aste Nagusiko txupinera izendapenaren kontrako epaia.
Jone Artola. Artxiboko argazkia: EITB
Jone Artola. Artxiboko argazkia: EITB

2013ko Bilboko Aste Nagusiaren txupinera Jone Artola izendatu izanak ETAren biktimen duintasuna eta eskubideak urratzen ez dituela ondorioztatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eta, ondorioz, baliorik gabe utzi du haren izendapena debekatu zuen lehen instantziako ebazpena.

“Ez dago inolako bidegabekeria penal edo administratiborik terrorismoaren biktimak edo haien senideak umiliatu egin zirela esateko”, dio EAEko Auzitegi Nagusiak.

Prozesu judiziala Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkariak hasi zuen, Artola Etxerat elkartearen bozeramailea eta Euskal Herritarrok eta ANV-EAEko hautagaia izan zelako, auzitegietan helegitea jarrita.

EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak dio Artolak ez duela inolako aurrekari penalik eta “paradoxikoa” izango litzatekeela “kargu publiko izateko eskubide osoa izanda, jai batzuetako ordezkari izatea debekatzea”.

Gauzak horrela, Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsak elkarteak jarritako errekurtsoak aintzat hartu ditu eta lehen instantziako epaitegi batek Jone Artolari txupinera izateko debekua bertan behera utzi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X