Estatu Islamikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako ustezko jihadistak gaur deklaratuko du epailearen aurrean

Frantzian atentatua egiteko agindua zuen taldeko burua izatea leporatzen diote atxilotuari.
Yihadista Donostia registro Intxaurrondo EFE
Ustezko jihadistaren etxea miatu du Poliziak Donostian. EFE

Astelehenean Donostian atxilotutako ustezko jihadistak gaur deklaratuko du epailearen aurrean, epaitegietako iturriek jakinarazi dutenez. Atzerrian kideak erakarri eta, Estatu Islamikoarekin (ISIS) bat egiteko, Siria eta Irakeko gerretara eramateko ardura zuen taldeko burua izatea leporatzen diote atxilotuari.

Jose de la Mata 5. Instrukzio Epaitegiko epaileak gaur hartuko dio deklarazioa ustezko jihadistari. Ustez, atzerrian kideak erakarri eta Turkiara bidaltzen zituen, han Estatu Islamikoaren aginduak jaso, eta, ondoren, Europan ekintza terroristak egiteko.

Boxeo irakaslea zela baliatuta, atxilotua bazterketa arriskuan dauden gazteengana hurbiltzen zen, eta sare sozialak erabiltzen zituen. Gainera, harremanak izan zituen Marokon eta Frantzian lehendik atxilotutako beste bi pertsonarekin.

Poliziaren esanetan, talde horrek Frantzian atentatua egiteko agindua zuen, 2015eko azaroaren 13an Parisen egindakoaren eta 2016ko uztailaren 14an Nizan gertatutakoaren antzekoa.

Ia zortzi orduz atxilotuaren Donostiako etxea miatu ostean, Poliziak lau kaxa atera zituen bertatik. Atxilotua alokairuan bizi zen Donostiako Intxaurrondo auzoko etxebizitza batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X