OMNIBUS DEKRETUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek nabarmendu du "pentsioak bai ala bai igoko" direla, "PPren babesarekin edo babesik gabe"

Exekutiboak gaur arratsaldean ekingo die berriro talde parlamentarioekin elkarrizketei, Kongresuak 'omnibus dekretua' bertan behera utzi eta egun batzuetara.

TERUEL, 01/02/2026.- El secretario general del PSOE y presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, durante su participación en un acto electoral del PSOE este domingo en Teruel en apoyo a la candidata socialista a la presidencia de Aragón, Pilar Alegría. EFE/Antonio García

Sanchez, Teruelen emandako mitinean. Argazkia: EFE

Kongresuak omnibus dekretua atzera bota berritan, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur adierazi du bertan jasotzen zen pentsioen igoera "bai ala bai" onartuko dutela, "PPren babesarekin edo babesik gabe; hori da nire konpromisoa, eta bete egingo dut", erantsi du.

Pilar Alegria hautagai sozialista babesteko Teruelen (Aragoi) egindako mitin batean egin ditu adierazpenok PSOEren burua ere badenak. "Erretiratuei mezua eman nahi diet: pentsioak bai ala bai igoko ditugu, azken zazpi urteotan egin dugun bezala. PPren babesa izan ala ez", nabarmendu du. 

Hitza betetzeko, elkarrizketak gaur arratsaldean bertan hasiko ditu Espainiako Gobernuak, dekretu berria astearteko ministroen kontseilurako prest izateko. 

Joan den asteartean urteko lehen porrota jaso zuen Espainiako Gobernuak Diputatuen Kongresuan. Hainbat neurri sozial (pentsioen igoera tartean) biltzen dituen omnibus dekretua atzera bota zuten, PP, Vox, Junts eta UPN alderdien aurkako botoekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X