Barrenetxea torturatzeagatik epaitutako 4 guardia zibilak, errugabe
Bizkaiko Lurralde Epaitegiak errugabe jo ditu Sandra Barrenetxea torturatzeagatik epaitutako lau guardia zibilak, gaur kaleratutako epaian jaso duenez. Salatzailearen "adierazpen egozgarriaren iraunkortasunean hausturak" atzeman dituzte epaileek, "kontraesanengatik" eta "akats edota ahazte zehatzengatik". Ekineko kidea izatea egotzita atxilotu zuten Barrenetxea.
Epaileen ustez, "hasiera batean, eta orokorrean, Barrenetxeak egindako adierazpenak ez dira sinesgaitzak . Azaltzen dituen gertakariak ez dira eginezinak ezta imajinaezinak izateagatik onartezinak ere". Horregatik, epaian azpimarratu dutenez, salatutako gertakariak "erabat ezinezkotzat, eta, beraz, faltsutzat ez dituzte hartu, baizik eta adierazpena ez da nahikoa errugabetasun presuntzioa indargabetzeko. Kontzeptu oso ezberdinak dira".
Epaian jasotzen denez, "kontraesanak oso nabarmenak dira", eta salatzaileak "aitortu zuen blokeo mentalarengatik" azaltzen ez direla ikusi dute. Horren harira, salaketa "seguru edo eroso sentitzen den momentu batean egiten da, eta denboraren pasatzearekin gertakariak itxuraldatu ez direla" pentsatu behar dugu.
"Erabat onartezina da oso imajinaezina delako guztiz biluzik egon zen unea poliziaren kotxetik gertu egondako baten batek ikusi ez izana; bidaia lau ordukoa izan zelako eta egunez egin zelako", gaineratu dute.
Horien ustez, "erabat nabarmengarria" da auzitegi medikuaren lehenengo bisitan "hainbat alditan eskua irekita zutela buruan jo zutela bakarrik esatea, eta, Barrenetxearen arabera, bidaian gertatutakoari buruz ezer ez esatea".
Epaiketa
Lau guardia zibilen kontrako epaiketa martxoan egin zuten, Bilbon. Barrenetxea 2010ean atxilotu zuten, Ekineko kide zelakoan. Akusazioak bederatzina urteko kartzela-zigorra eskatu zuen guardia zibilentzat, sexu erasoak, torturak eta lesioak egotzita; defentsako abokatuak eta Fiskaltzak, berriz, absoluzioa.
Inkomunikazio-aldian torturak jasan zituela salatu zuen Barrenetxeak. Epaiketan, jasandako tratu txarrak eman omen zizkiotenlau agenteetako hiru identifikatu zituen emakumeak. Bertan esan zuenaren arabera, horietako batek "mahai gainean jarri zuen, galdeketa egiten zioten bitartean", eta bortxatu egingo zutela esanez mehatxatu zuten. Beste bat Bilbotik Madrilera egindako bidaian egon zen, haren esanetan. Bidaian "jo egin ninduten, poltsa bat jarri zidaten buruan, arropa kendu eta ukituak egin zizkidaten, iraindu egin ninduten eta, jarraian, kolpeak eman zizkidaten", adierazi zuen. Barrenetxeak esan zuenez, Guardia Zibilaren egoitzan egin zioten galdeketan parte hartu zuen hirugarren agenteak, eta "irainak, kolpeak eta bortxatzeko mehatxuak etengabeak izan ziren".
Atxilotutako emakumeari "denbora guztian tratu egokia" eman ziotela deklaratu zuten guardia zibilek epaiketan. Barrenetxea artatu zuen auzitegi medikuak aitortu zuenez, Sandra Barrenetxeak tratu txarrak eta mehatxuak jasan zituela esan zion, baina berak ez zuen horren zantzurik atzeman.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.