11 gazte auzipetuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Altsasuko auzia

2016ko urriaren 15ean Nafarroako herrian gertatutako liskarrak terrorismo delitu izan daitezkeela uste du Auzitegiak.
18:00 - 20:00
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Altsasuko auzia

Altsasuko Auzia aztertzea Auzitegi Nazionalari dagokiola erabaki du ostegun honetan Espainiako Auzitegi Gorenak. Iazko urriaren 15ean, bi guardia zibilei eta haien bikotekideei eraso egitea leporatu zieten bederatzi gazteri, eta, horietatik, hiruk espetxean jarraitzen dute.

Astelehenean Auzitegi Nazionalak kasua etetea erabaki zuen, kasuko izapideak Iruñean edo Auzitegi Nazionalean egiten diren ebatzi arte. Martxoan, kasuko izapideak Iruñean egin daitezen eskatu zuen Nafarroako Auzitegiak.

Espainiako Auzitegi Gorenak “terrorismodelituaren zantzuak atzeman ditu, eta soilik Auzitegi Nazionalak du delitu horiek aztertzeko eskuduntza. “Une honetan ezin da delituaren larritasuna baztertu, polizietako batek jasandako zauriak kontuan izanda”, esan du Auzitegi Gorenak.

Epaimahaiaren esanetan, bi guardia zibilei egindako “erasoaren helburua ikara eta segurtasun falta” sorraraztea zen, “haien bizilekua utzi eta alde egitera behartzeko”.

Dena dela, Auzitegi Gorenaren esanetan, hartutako erabaki horrek ez du inolako ondoriorik izan behar Altsasun gertatutakoa argitzeko ikerketan, ezta epaiketa egiteko orduan ere.

Gazteen senideek elkarretaratze ugari deitu dituzte gertatutako “bidegabekeria” salatzeko eta espetxean jarraitzen duten hiru gazteak aske uztea eskatzeko.

Carmen Lamela auzi horretako instrukzio epaileak auzipetuta dauden bederatzi gazteak “atentatu, gorroto eta lesioengatik” epaitzeko eskatu zuen. Horietatik, hiru gaztek espetxean jarraitzen dute.

Manifestazioa, debekatuta

Altsasuko atxilotuei elkartasuna adierazteko herrian egitekoa zen manifestazioa debekatu egin du Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak, ETBk jakitera eman duenez. Hala, antolatzaileak batzarra egin dute protestarekin zer egin erabakitzeko, eta azkenean bertan behera utzi dute, herriko plazan jende andana zegoen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X