Kataluniako Parlamentuak zerga kodea onartu du, deskonexiorako lehen legea
Kataluniako Parlamentuak ogasun sistema propioa aurreikusten duen legea onartu du ostiral honetan, Junts pel Si (JxSi), CUP eta Germa Gordo Justizia kontseilari ohiaren aldeko botoekin. Etorkizun hurbil batean “Kataluniako Ogasun propioa” sortzera begira, gaur onartutako zerga kodea “Estatu estruktura” horren oinarria izango litzateke. Legegintzaldiaren hasieran “deskonezioarako legeen” artean aurkeztu zuten lege hori, eta gaur egun Kataluniako eta estatutuko eskumenak urratzen ez dituen arren, Kataluniak independentzia aldarrikatuko balu garatuko lukete.
Ildo horretatik, gaur “Estatu estruktura baten oinarriak” jarri dituztela nabarmendu du Maria Senserrich Junts pel Si alderdiko diputatuak. Goizean Bartzelonako França geltokian izandako tren istripua dela eta eztabaida hasita zegoenean iritsi da Kataluniako Parlamentura.
Ostiral honetan onartutako zerga kode horren bidez, neurrizkoa den ogasun sistema propioa sortu nahi dute Katalunian. Arrazoi horregatik, zenbait arlotan eskumen gehiago ematen dizkio Kataluniako Zerga Agentziari, finantzan eta ondasun gaietan, besteak beste.
Halaber, Espainiarekiko deskonexiorako lege horrek Kataluniako Fiskalen Kontseiluaren sorrera aurreikusten du. Fiskalitatearekin zuzenki lotutako gaietan erakunde horrek izango luke aholkuak emateko ardura nagusia. Era berean, alor horren inguruan egiten den eztabaidan erreferentzia izan nahi duen Kataluniako Zergen ordainketen Azterketa eta Ikerketa Fiskalaren Institutuaren sorrera aurreikusten du.
Kataluniako Parlamentuak legea onartu ostean egindako agerraldian, “etorkizunean ogasun sistema propioa ezartzeko oinarriak” jartzen dituela azpimarratu du Lluis Salvado Kataluniako Gobernuko Ogasun idazkariak. Era berean, “iruzurraren kontrako agentzia baten lehen urratsa” dela gaineratu du, eta zergadunekiko “gertukoagoa” izango dela ziurtatu du.
Kataluniako Parlamentuan egindako eztabaida saioan, Antonio Espinosa Ciudadanoseko diputatuak ohartarazi du arau hori “independentziaren alde daudenen esku dagoen tresna” dela, eta deskonexiorako lege horrekin “diru asko balio duen estruktura handi bat” eraiki nahi dela kritikatu du.
Bestalde, Santi Rodriguezek (PPC) salatu du Kataluniako Zerga Agentzia ez litzatekeela eraginkorra izango. Hala, urriaren 2an aldaketarik gabe jarraituko dutela ohartarazi die independentziaren alde dauden alderdi politikoetako diputatuei.
Alicia Romero PSCko diputatuak berretsi du Kataluniak ez duela zerga kode propiorik behar. Horren ordez, estatutuak ematen dituen eskumenen inguruko lege bat garatu beharra dagoela esan du.
PPC eta Ciudadanos ez bezala, PSC eta CSQUC testua prestatzeko bileretan izan ziren JxSi eta CUPekin batera. Alabaina, zenbait emendakin aurkeztu zituzten.
Beste alde batetik, Eulalia Reguant CUPeko diputatuak azpimarratu du ogasun sistema propioa aurreikusten duen legea aurrerapauso garrantzitsu bat dela, baina Kataluniako banku zentrala sortzea faltan bota du. Gauzak horrela, zerga kodea garatu beharra dagoela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.