Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erreferendumaren aldeko materiala atzeman du Guardia Zibilak Montcadan

Ostiralean galdeketaren aldeko 100.000 kartel inguru atzeman zituzten Poblenou (Bartzelona) herrian, erreferenduma saihesteko asmoz.
Urriaren 1eko erreferendumaren aldeko materiala. Argazkia: EFE
Urriaren 1eko erreferendumaren aldeko materiala. Argazkia: EFE

Urriaren 1ean Katalunian egitekoa den erreferendumaren aldeko materiala atzeman du Guardia Zibilak igande honetan Montcada i Reixac (Bartzelona) herrian.

Atzo, larunbata, independentziari buruzko galdeketaren inguruko kartelak ekoizteko hainbat plantxa atzeman zituzten Zukoy enpresan, Sant Adria de Besos (Bartzelona) herrian egindako polizia operazio batean. Galdeketan 'bai' bozkatzera deitzen zuten kartelak egiteko materiala atzeman zuten bertan.

Kataluniako Fiskaltzak galdeketa saihesteko asmoz "emandako aginduari jarraiki" burutu ditu ekintza horiek Guardia Zibilak.

Joan den ostiralean U-1eko galdeketaren aldeko 100.000 kartel inguru atzeman zituzten Poblenou (Bartzelona) herriko industrigune batean.

Kataluniako Gobernuak erreferendumaren deialdia sinatu ostean zabaldutako mezua ageri zen kartel horietan. Halaber, bitan banatzen den trenbide bat ageri zen, ondorengo galderarekin: Erabakitzeko jaio zinen. Uko egingo diozu?

diozu?

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X