Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak artxibatu egin du 'Fe de Etarras' filmari buruzko ikerketa

Promozio kartela "azalekoa, hutsala edo gustu txarrekoa" izan daitekeen arren, fiskalak uste du ez duela terrorismoa goraipatzen.
'Fe de etarras'. EFE
Donostian zintzilikatutako kartela. EFE

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak artxibatu egin du 'Fe de etarras' filmaren promozio kartelak terrorismoa goratzen ote zuen argitzeko abiatutako ikerketa.

Kartela "azalekoa, hutsala edo gustu txarrekoa" izan daitekeela uste du Fiskaltzak, baina ez du terrorismoa goratzen.

Miguel Angel Carballo Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak abiatu zuen ikerketa, Guardia Zibilen Batasunak Netflixen aurka aurkeztutako salaketa tarteko. Kartela "berehala" kentzeko eskatu zuen elkarteak, terrorismoaren biktimentzat iraingarria zelakoan.

Ikerketa eginda, delitu zantzurik ez du topatu fiskalak. "Filma iragartzeko kartelak ez du inondik inora eta objektiboki asmo gaiztorik, eta ez ditu baldintzak betetzen biktimak umiliatzeko delitutzat jotzeko", adierazi du fiskalak ohar batean.

Kartela Donostiako erdialdean dagoen eraikin batean zintzilikatu zuten. "Yo soy español, español, español" esaldia du erdi-erdian. "Español" hitza marraturik eta 'Fe de etarras' pelikularen izenburua azpian dago. Komediak ETAko talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Borja Cobeaga "Ocho apellidos vascos" film ezagunaren gidoilariak zuzendu du pelikula.

Fiskalaren aburuz, "español" berba marratuta agertzeak "ez du ezertxo ere esan nahi", eta 'Fe de etarras' esaldiak filmaren izenburuari egiten dio erreferentzia. "Kartelak ez du talde terroristaren aldeko mezurik helarazten, eta ez ditu biktimak umiliatzen", nabarmendu du oharrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X