Fiskaltzak kontseilari kargugabetuek eta 'Jordiek' kartzelan jarraitzea eskatu du
Kargugabetutako Generalitateko kontseilariak, Jordi Sanchez (ANC elkarteko presidente ohia) eta Jordi Cuixart (Omnium Cultural elkarteko buruzagia) kartzelan mantentzea eskatu dio gaur Fiskaltzak Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, ihes egiteko eta delitua errepikatzeko arriskua dagoela argudiatuta. Epailearen aurreko agerraldietan, hamar auzipetuek 155. artikuluaren aplikazioa onartzen dutela eta beren jarduera politikoa Konstituzioaren baitan egingo dutela adierazi dute. Dena den, epaileak astelehenean erabakiko du Kataluniako kontseilari kargugabetuak eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez kartzelan mantendu ala ez.
Consuelo Madrigal eta Jaime Moreno fiskalak hamar auzipetuak aske uztearen kontra agertu dira, "ikertutako ekintzen larritasuna" dela eta. Hiru ordu eta erdi iraun duten galdeketen ostean egin du bere eskaria Fiskaltzak.
Preso politikoek eurek eskatu dituzte gaurko agerraldiak, orain arte Auzitegi Nazionalaren esku zegoen auzia Gorenak hartu ondoren. Horien egoera berraztertzea zuen helburu gaurko saioak; izan ere, inputatuek euren argudioak azaldu nahi zizkioten Llarenari, aske utz ditzan.
Hala ere, hamar lagunak Estremera, Soto del Real eta Alcala Mecoko espetxeetara itzuli dira, Pablo Llarena epaileak astelehenean hartuko duen erabakiaren zain. Astelehenean bertan hasiko da hauteskunde kanpaina Katalunian, abenduaren 21eko hauteskundeei begira.
Laburrak izan dira Kataluniako kontseilari kargugabetuek Llarenaren aurrean egindako deklarazioak, eta 155. artikuluaren aplikazioa onartzeaz gain, beren jarduera politikoa Konstituzioaren baitan egingo dutela adierazi dute. Junqueras presidenteorde kargugabetua izan da deklaratzen lehena, eta 20 minutu eman ditu horretan. Horren ostean, Romeva eta gainerako kontseilari kargugabetuak aritu dira, baita Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ere.
Romeva, Carles Mundo eta Dolors Bassa (ERCkoak) kontseilari kargugabetuek ere deklaratu dute. 10 bat minutuz izan dira epailearen aurrean, eta fiskalaren galderei erantzuteari uko egin diete hirurek.
Joaquim Forn eta Meritxell Borras (PdeCAT) kontseilari kargugabetuek, ordea, Fiskaltzari eta akusazio partikularrari ere erantzun diete. Azken horrek (Borras) ordubete baino gehiago eman du epailearen aurrean. Ondoren, Jordi Turullen txanda izan da, eta horren ostean 15 minutuko atsedenaldia ezarri du epaileak. Josep Rull kontseilaria, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko buruzagia eta Jordi Sanchez ANCko presidente ohia mintzatu dira ondoren.
Hiru ordu eta erdi iraun duen galdeketaren ondoren, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak 13:30ak pasata amaitu du hamar presoei deklarazioa hartzen.
Puigdemonten mezua
Carles Puigdemont presidenteak mezua igorri nahi izan die gaur Gorenaren aurrean deklaratu behar zuten preso politiko eta kideei. Kartzelatik ateratzeko "eginahalak egin" ditzatela eskatu die Twitter bidez zabaldutako mezu batean.
"Ez zineten kartzelan inoiz sartu behar. Lan asko dugu eta zuon laguntza behar dugu 155.aren hirukoari aurre egiteko. Laster elkartuko garelakoan".
Dena prest bermeei aurre egiteko
Kontseilari kargugabetuen eta 'Jordien' abokatuek iragarri dutenez, "dena prest" dute epaileak ezar ditzakeen bermeak ordaintzeko.
Goreneko atearen aurrean, presoen senitarteko, Kataluniako kargudun eta defentsako kideak bildu dira, tartean Francesc Homs kontseilari ohi eta abokatua (defentsen koordinatzaile gisa jardun du), eta elkarretaratzea egin dute "justizia" eta preso politikoak "aske" uztea eskatzeko.

Francesc Homs, Gorenera iristen. Argazkia: EFE
Iritsiera mailakatua
10 presoak modu mailakatuan eraman dituzte Gorenera.
Hala, 08:30 aldera, Meritxell Borras eta Dolors Bassa kontseilari kargugabetuak heldu dira Alcala Meco espetxetik.
Apur bat geroago, baina 09:00ak baino lehen, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart eraman dituzte Soto del Realgo kartzelatik.
Azkenik, 09:00ak jota, Estremeran preso dituzten kontseilariak zeramatzan furgoia heldu da Auzitegira.
Kataluniako Gobernu kargugabetuko kideei (Puigdemont eta beste lau kontseilari Bruselan daude oraindik) eta ANC eta Omnium Culturaleko buruzagiei matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diete Kataluniako independentzia aldarrikapena bultzatu zutelakoan.
Ia denak —Cuixart eta Borras kenduta— abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagaiak dira, eta kanpainan —astearte goizaldean abiatuko da— parte hartzeko asmoz, aske geratzea eskatu diote epaileari, 155. artikuluari men egin diotela eta independentzia aldarrikapena sinbolikoa izan zela argudiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.