Milaka lagun bildu dira Parisen, bakearen eta presoen eskubideen alde
12:30ak jota hasi da Parisen bakearen artisauek deitutako manifestazioa "Bakea Euskal Herrian: Orain presoak" lelopean, kartzeletako zutabeak Montparnasseko geltokira iritsi ostean. 11.000 lagun inguru bildu dira antolatzaileek jakitera eman dutenez.
Joaldunen zintzarri hotsek ireki dute manifestazioa. Pankartaren atzean, lehen lerroan, parlamentario, hautetsi eta 'artisauak'; ondoren, presoen senideak, eta atzetik, Euskal Herri osotik joandako milaka lagun. Izan ere, aurreko egunetatik jada Parisera joandako jendeari, gaur goizean Hendaiako geltokitik irten diren bi tren berezietan nahiz dozenaka autobusetan iritsitakoak gehitu zaizkie.

[#Ab9PARISE Manifestaldia #BakeaEuskalHerrian ¿¿]
Milaka lagun bake prozesuaren alde eta euskal presoen egoera latzaren bukaera exijitzeko.
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 9 de diciembre de 2017
Ikurriña ugari ikusi ahal izan dira bide guztian, baita "amnistia" eta "presoak etxera" ziotenak ere. Hala, manifestazioan tarte nabarmena izan dute Etxerat presoen senideen elkarteko ordezkariek. "Etxean nahi ditugu" jartzen zuen pankarta eraman dute mobilizazioan.
Parisen egindako manifestazioarekin, presoei ezartzen zaizkien "salbuespenezko neurriak" bertan behera geratzea exijitu nahi izan dute 'bakearen artisauek'. Halaber,"bake prozesua mahai gainean" jartzeko eskatu diote Frantziako Gobernuari. Zehazki, lau neurri eskatzen dizkiote: Presoak gertuko espetxeetara hurbiltzea (Mont de Marsan eta Lannemezan); larriki gaixo dauden presoak aske uztea; ohiko erregimenari lotuta baldintzak betetzen dituzten presoei baldintzapeko askatasuna aitortzea eta DPS estatusa bertan behera uztea.

Amaierako ekitaldia
14:00ak jota iritsi dira manifestariak Vauban plazara, eta bertan, Anais Funosas Bake Bidea ekimeneko ordezkariak eskerrak eman dizkie bertaratu diren guztiei, euskaraz zein frantsesez, eta "bukaeraraino" iristeko duten "borondatea" nabarmendu du.
Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak hartu du hitza ondoren, eta Aieten bizi izan zena "bake prozesuaren hasiera" izan zela adierazi du, baina tamalgarria dela Espainiako eta Frantziako gobernuen "ixiltasuna" gaineratu du eta bakerako bidea "luzea" izango dela iragarri du. Horregatik, Frantziako Gobernuari "konpromisoa" eskatu dio, presoen baldintzak aldatu ditzan: "Euskal Herriko bake prozesuak ezin du aurrera egin Frantziako Gobernuaren konpromisorik gabe".
Fabienne Servan-Schreibe zine-produkteak ere hartu du hitza eta Frantziako nahiz Espainiako gobernuei "bakearen arriskua onar dezaten" dei egin die.
Joana Haramboure, 28 urte espetxean daramatzan Frederic Haranboure Txistorren alabak esan du larrialdiko neurriak "zigor bikoitz eta justifikaezina" direla eta sakabanaketa politika "mendekua" besterik ez dela gaineratu du: "etxean nahi ditugu eta bizirik".
Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak ere euren jarrera aldatzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako gobernuei: "bakearen alde borrokatzea bizitza da, ez da iragana edo sufrimentua ahazte kontu bat".
Azkenik, Michel Berhocoirigoin 'artisauak' urtarrilean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Ordezkaritza politiko eta sindikala
Ipar Euskal Herriko 1.000 hautetsiren babesa izan du gaurko mobilizazioak (6 parlamentario eta 100 alkatetik gora tartean). Fronte Nazionalak izan ezik, beste alderdi politiko guztietako ordezkariek eman diote babesa manifestazioari.
Alaber, hainbat alderdiren eta sindikaturen ordezkarek hartu dute parte manifestazioan, tartean EAJ, EH Bildu, ELA ,LAB, eta Frantziako Alderdi Sozialistakoak. Benoit Hamon presidenterako hautagai ohia joan da sozialisten izenean.
Mobilizazioren aurretik komunikabideen aurreean egindako agerraldian, Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiak ondorenga nabarmendu du: "Asko baloratu behar da Ipar Euskal Herrian gizarte zibilak eta hautsiek lortu dutena. 1.000 hautetsi baino gehiagok eta bake artisauek lortu dute hau. Mugimendu bat sortu da eta horren asmoa da Franziako Gobernuaren agenda mugitzea, presoen eskubideak errespeta daitzen. Fronte Nazionalak izan ezik denek babestu dute hau. Hego Euskal Herrian ez dugu egoera bera. Presoen gaia ez da baldintza bat Madrilekin hitz egiteko, beste lehentasun batzuk daudelako akordioetarako. Presoen gaia baldintza moduan kokatu behar dugu Madrilgo gobernuarekin harremanetan".
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren iritziz, "sekulako garrantzia dauka Ipar Euskal Herrian eragile politikoen artean lortutako adostasunka, presoen egoerari irtenbidea emateko eta baita ere gizarte zibilaren inplikazioa lortzeko. Horrek ekarri du gaurko batasuna. Mezua hori da: eragile ezberdinen arteko adostasuna, horrek ekarriko duelako Estatuei begirako presioa. Adibide bat da Hego Euskal Herrira eraman beharrekoa. EAEko eta Nafarroako legebiltzarretan adierazpen batzuk onartu dira, gaixo dauden presoen alde, baina urrats gehiago eman behar dira Madril mugiarazteko".
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentariak ere ildo berean hitz egin du: "Europako Batasunaren aurrean oso agerian utziko dugu gaurko argazkia. Espainiako eta Frantziako gobernuek eman beharreko urratsak oso agerian utziko ditugu. Erabat berriztatzailea da Ipar Euskal Herrian lortu duten ekimena; lortu dute konfiantza-ekintza esparru zabal bat adostea. Hori Euskal Herri osokora esportatu behar dugu".
Josune Gorospek(EAJ) Radio Euskadiko egoitzatik esan du, Frantziako eta Espainiako Gobernuak ulertu beharra daukatela espetxe politikan aldaketak egin behar direla, eta presoak gerturatu behar dituztela.
ehar dituztela.Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.