CDC zigortu egin dute Palau auziko legez kanpoko komisioengatik
Palau auziak badu epaia. Bartzelonako Auzitegiak bederatzi urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Felix Millet Palau de la Musicako presidente ohiari, eta zazpi urte eta sei hilabetekoa haren bigarrenari, Jordi Montulli. 2000 eta 2009 bitartean erakunde kulturaleko kontuak arpilatzeagatik kondenatu dituzte biak ere. Convergencia Democratica de Catalunya (CDC) alderdia ere zigortu du Auzitegiak, eta Ferrovialen eskutik jasotako 6,6 milioi euroak itzuli beharko ditu. Halaber, Daniel Osacar alderdiko diruzain ohiari lau urte eta bost hilabeteko zigorra ezarri dio.
Gaur kaleratu duten epaiaren arabera, Gemma Montull Jordi Montullen alaba eta Palauren finantza zuzendari ohia lau urte eta erdira zigortu dute. Aitortzari esker, ezarritako zigorra txikiagoa izatea lortu zuten hiru akusatu nagusiek (Felix Millet eta Jordi eta Gemma Montull).
CDCri dagokionez, epaimahaiak frogatutzat jo du Ferrovialek 6,6 milioi euroko legez kanpoko komisioak eman zizkiola alderdiari esleipenen truke. Diru hori itzuli egin beharko du Convergenciak.
Horrez gain, Daniel Osacar CDCko diruzain ohiari lau urte eta bost hilabeteko zigorra ezarri dio, influentziez baliatzea, dirua zuritzea eta kontuak faltsutzea egotzita.
Halaber, Pedro Buenaventura eta Juan Elizaga Ferrovial konpainiako bi kideak absolbitu dituzte, delituak preskribatu direla iritzita.
CDCk epaia errekurrituko du
Epaia ez da irmoa, eta aldeek errekurtsoa aurkez dezakete. Francesc Sanchez CDCko abokatuak dagoeneko iragarri du horren kontrako helegitea aurkeztuko duela.
Gemma Montull Palauren finantza zuzendari ohiaren ustez, zigorra "ez da bidezkoa", eta bere abokatuek errekurtsoa aurkeztea aztertuko dutela erantsi du.
Ia bederatzi urte iraun du Palau auziak (2009an sartu ziren lehen aldiz Esquadra Mossoak Palaun). Epaiketak, berriz, lau hilabete eta erdi iraun du, 50 bat saiotan. 16 pertsona jesarri dira akusatuen aulkian.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteskundeak, Andaluzian: zer du jokoan alderdi bakoitzak M17an?
Gauerdian amaituko da hauteskunde kanpaina Andaluzian. Inkesta guztiek Juanma Moreno PPko hautagaia jotzen dute irabazle, baina ikusteko dago Voxen botoak beharko dituen ala ez gobernatzeko. PSOEk, berriz, Maria Jesus Montero hautagaiarekin, azken unera arte ahalegindu nahi du azken urteotan galdutako boto-emaileak berreskuratzen.
Euskadiko zerga turistikoa 6 egunekoa izango da, eta etxebizitza turistikoak gehiago zergapetuko ditu
Podemosek zazpi zuzenketa adostu ditu EAJrekin eta PSE-EErekin, tasa turistikoa "progresiboagoa, malguagoa eta udalentzat erabilgarriagoa" izan dadin.
Pradalesek Osasun ministroari egotzi dio medikuen grebaren erantzukizuna
Monica Garcia Espainiako Gobernuko Osasun ministroa defendatzea aurpegiratu dio Imanol Pradales lehendakariak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideari, medikuen greba "berak eragindakoa" izan arren.
Etxebizitza planarekin lursailak eta etxebizitza pribatuak "desjabetu" nahi dituen argitzeko eskatu dio Pradalesek EH Bilduri
Imanol Pradales lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan erantzun dio EH Bilduk etxebizitza eskuratzeko krisiari buruz egindako galderari. Pello Otxandianok esan duenez, etxebizitzaren alorrean "gauza asko egin behar dira", baina "nagusia" prezioak jaistea da, "errenta ertaineko langileei benetan eskuragarriak diren etxebizitzak" eskaintzeko.
Euskadin inbertsio ekonomiko iraunkorra arintzeko legea iragarri du Pradalesek
Ekimenaren helburua "autobide arautzaile bat" sortzea da, epe administratiboak legezko berme guztiekin murriztea eta herrialdearen garapen ekonomikorako lehentasunezkotzat jotzen diren proiektuak bizkortzea ahalbidetuko duena.
Andaluzia: ezkerraren gotorleku eraitsia, eskuinaren bastioi berria
Zalantza nagusi bat dago igandeko hauteskundeei begira: PPk gehiengo osoa lortuko ote duen ala Voxen babesa beharko ote duen. Andaluzia ezkerraren gotorlekua zen, baina eskuina hegemonikoa da gaur egun. “Ezkerreko indarren higadura eta eztabaida politikoaren gai nagusien aldaketa giltzarriak izan dira”, adierazi du Ainara Villaño politologoak.
Podemos Euskadik akordioa lortu du EAJrekin eta PSE-EErekin EAEn tasa turistikoa ezartzeko
Alderdi moreak aurreratu duenez, bihar emango dituzte itunaren xehetasunak, Donostian egingo duten prentsaurrekoan. Turismo egonaldien gaineko zergaren Foru Arauaren proiektua tramitazio bidean dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietan.
Euskadiko Gardentasun Legearen gakoak: informazio publikorako sarbidea, kontrol handiagoa eta kexa-postontzia
Gardena izeneko organo independenteak legea betetzen dela bermatuko du. Sektore publikoko administrazio, organismo eta erakunde guztiak eta pribatuak hartuko dituen jarduera-eremua izango du, baldin eta ez betetzea Euskadira mugatzen bada.
Zurekin Nafarroa: “Hautsi egin da Geroa Bairengan geneukan konfiantza”
Carlos Guzman Zurekin Nafarroaren Parlamentuko bozeramaileak adierazi duenez, Geroa Bairekin zuten konfiantza "hautsi" egin da, UPNk hezkuntza itunduaren inguruan egindako lege proposamenaren bozketan abstenitu egin baita.
Geroa Baik esku hartzeko eskatu dio Chiviteri, gobernukideak berriro adiskidetu daitezen
Pablo Azcona Geroa Bairen bozeramaileak Maria Chivite Nafarroako presidenteari eskatu dio "egoera bideratzeko, leheneratzeko, egonkortasuna bermatzeko eta gobernukideek elkar uler dezaten bermatzeko". Horretara mintzatu da, UPNk proposatutako itunpeko hezkuntzari buruzko lege proposamena onartu ostean.