PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Mikel Antza' eta 'Anboto'rekin bildu da Otegi Parisko espetxe batean

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak argazkia argitaratu du Twitterren, EPPK presoen kolektiboko ordezkariak dauden kartzelaren atarian.
Arnaldo Otegi, Parisen. Argazkia: @ArnaldoOtegi
Otegi Parisko Reau Sud Francilien espetxe atarian. Argazkia: Arnaldo Otegiren Twitter kontua

Mikel Albisu 'Mikel Antza' eta Marisol Iparragirre 'Anboto' EPPK euskal presoen kolektiboko ordezkariekin bildu da Arnaldo Otegi Parisko Reau Sud Francilien espetxean. Bisitaren berri eman du Twitter bidez.

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak argazkia argitaratu du Twitterren, EPPKko ordezkariak dauden kartzelaren atarian.

"Parisen, Mikel eta Marisol bisitatzen. Euskal Presoak Etxera! DispertsioaSTOP" mezua zabaldu du argazkiarekin batera.

Azaroan ere Twitter bidez jakinarazi zuen Otegik EPPKko bi ordezkariekin izan zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X