ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ortuzar: 'Oraindik posible da Estatuko Aurrekontuak aurrera ateratzea'

EAJren EBBko presidenteak 155. artikuluaren aplikazioa bertan behera gelditzea eta Kataluniako Gobernua Parlamentuak aukeratutako ordezkari legitimoen esku egotea jarri ditu baldintza gisa.
Andoni Ortuzar Radio Euskadin. Irudia: ETB
Andoni Ortuzar Radio Euskadin. Irudia: ETB

Andoni Ortuzar EAJren EBBKo presidenteak azaldu duenez, oraindik posible da 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzea, beti ere, Kataluniako egoera aldatzen bada. "Epaiketa, epai eta atxiloketa gutxiago egon behar dira, politikoki lana egin eta egoera bideratzeko", azpimarratu du. EAJk Cifuentesen alderdiarekin negoziatuko ote lukeen galdetuta, Cifuentesena txapuza ikaragarria dela erantzun du, "baina negoziatuz gero Euskadirentzat onak liratekeen Aurrekontuez ari gara hizketan". Haren esanetan, "boto emaileak eta dira Cifuentes eta PP bere tokian jarri behar dutenak". Bestalde, aurrekontu proiektuari dagokionez esan du Euskadira bideratutako inbertsioak % 32 handitzea aurreikusten duela. "Ez da opari bat, programatutako inbertsioak dira", gaineratu du.

Baionan pasa den igandean jarri zuten eta polemika eragin duen "Arbolaren Egia" eskulturari buruz ere mintzatu da buruzagi jeltzalea. Haren iritziz, indarkeria, memoria edo iraganaren irudikapenari buruzko "beste errealitate bat dago Hegoaldean, beste modu batera bizi izan delako". Hori dela eta, "zuhurrak eta arduratsuak" izateko deia egin du. Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) begira jarrita kezkatuta agertu da baldin eta elkarbizitza "oinarri sendo eta justuen gainean" berreraikitzeko akordiorik ez balego. Ortuzaren iritziz, beharrezkoa da prozesu horretara joan aurretik alderdi guztiek autokritika egitea, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileari zeharkako aipamena eginez. Otegik umiltasuna eskatu zion duela gutxi Ortuzarri, eta buruzagi jeltzaleak "beti besteei begira egotea" leporatu dio, bere esanetan, oraindik bere inguruak egiteko asko duenean. Horrez gain, Iparraldera askotan joatea aurpegiratu dio eta Iparraldean gertatutakoa Hegoaldean ez dela gertatuko esan dio. "Planteamenduak eta ondorioak ezberdinak dira, politikak beste eragile batzuk ditu hemen eta gizon horrek eta bere alderdiak onartu behar dute euskal gizartearen gehiengoa Hegoaldean dagoela", gaineratu du.

Bestalde, Espainiako hurrengo hauteskundeei begira jarri da, eta Ciudadanos alderdia nagusituz gero Espainiarentzat eta Euskadirentzat "hondamendia" litzatekeela azaldu du.

Jatorrizko informazioa Euskadi Irratiak landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X