3tik 2k uste dute ona edo oso ona dela euskal taldeak erabakigarriak izatea Espainian
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herritarretatik bik uste dute "ona" edo "oso ona" dela euskal alderdiak erabakigarriak izatea Espainiako politikagintzan. Hala dio Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik kanporatu duen zentsura-mozioari buruz egindako EiTB Focus galdeketak.
Gizakerrek Euskal Irrati Telebistarentzat egindako galdeketan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 450 pertsona elkarrizketatu zituzten telefonoz, ekainaren 4ean eta 5ean.
Ikerketaren arabera, herritarren % 64,8k uste dute "ona" edo "oso ona" dela euskal alderdiak Espainiako politikagintzan erabakigarriak izatea; % 17,8ari berdin zaio; eta % 10rentzat "txarra" edo "oso txarra" da.
Bestalde, % 92,9k esan dute jakin badakitela EAJren botoak "erabakigarriak" izan direla Alderdi Popularra Espainiako Gobernutik kentzeko.

Testuinguru politiko honetan, herritarren erdiak uste du lehen baino "garrantzitsuagoa" eta "beharrezkoagoa" dela euskal alderdiek Espainiako Kongresuan eta Senatuan ordezkaritza izatea. % 40ren iritzian, berriz, lehen bezain garrantzitsua da orain.

Pentsioen auzia konpontzeko gobernu aldaketa ona izango dela uste du galdekatutakoen % 56,8k; % 17,8aren iritzian, denak berdin jarraituko du; eta % 8,9arentzat, aldaketa okerrerako izango da.

Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiari dagokionez, % 43,6k uste dute gobernu aldaketa positiboa izango dela; % 24,4arentzat dena bere horretan geratuko da; eta % 15,8arentzat, egoera ekonomikoak okerrera egingo du.

Espainiako Gobernua orain PSOEk zuzendu arren, herritarren % 44,4k uste dute euskal autogobernua hobetuko ez dela; % 38,7aren aburuz, ostera, hobetu egingo da.

Fitxa teknikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona.
La= ± % 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 26,9 euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1a gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2018ko ekainaren 4a eta 5a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez. Inkestek, batez beste, 5 minutu eta 30 segundo iraun dute; motzenak 4 minutu iraun du eta luzeenak 11.
Zure interesekoa izan daiteke
Gurutze Gorriak 3.121 pertsona migratzaile artatu zituen Irunen 2025ean, aurreko urtearen erdia
Euskadik "iparraldeko muga" dela aldarrikatu du, eta "ziurtasuna" eskatu du Europako Migrazio eta Asilo Itunaren aurrean.
Maskaren epaiketa amaituta, epaiak argitu beharko ditu zalantzak
Jose Luis Abalosek, Koldo Garciak eta Victor de Aldamak pandemia garaian maskarak erosteko bi kontratu enpresa jakin bati eta akordio "itxi eta pribilegiatu" batekin esleitzeko erakunde kriminala osatu ote zuten argitu beharko du Auzitegi Gorenak. Zalantza hori eta beste batzuk argitzeko eperik ez du izango.
Polemikak gorabehera, Lander Martinezek ez du arriskuan ikusten EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua
Lander Martinez Sumarreko diputatuak antzerkitzat jo du EAJren eta PSE-EEren arteko azken krisia. Horren arabera, jeltzaleek erabaki dute Moncloarekin harremana tenkatzea Eusko Jaurlaritzako edo aldundietako koalizio gobernuak zalantzan jarri beharrean. "Ez dute interesik gehiengo hori galtzeko", gaineratu du.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk zibersegurtasunari buruzko akordioa lortu dute, eta aliantzak PP haserrearazi du
Euskal Polizia modernizatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, ziberdelituen egungo hazkundeari eta ziberkrimenek etorkizunean ekarriko dituzten erronkei aurre egiteko.
Ordezkaritza politiko zabal batek eta gertukoek Garaikoetxea agurtu dute Iruñeko hiletan
Nafarroako eta EAEko ordezkaritza politiko eta instituzional zabala izan da Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hiletan, besteak beste, Maria Chivite eta Imanol Pradales. Garaikoetxea joan den astelehenean hil zen, Iruñean, 87 urte zituela, eta hileta-elizkizuna Xabierko San Frantzisko parrokian izan da.
Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean
Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.
Lehendakariak eta politikaren ordezkari nagusiak, banan-banan, Garaikoetxearen familiari doluminak ematera sartu dira
Urkulluk, Ibarretxek, Patxi Lopezek, Otegik, Ortuzarrek, Garridok, Anduezak eta Turullek Garaikoetxearen familiari doluminak eman dizkiote, Ajuria Enean.
Carlos Garaikoetxearen hilkutxa Ajuria Enera iritsi da
Lehendakariaren hilotza Gasteizen dago jada. Asteazken goizetik zabalik dago hil-kapera Ajuria Enean.
Garaikoetxearen pasadizo ezezagunenak: 28 egunez Gasteizko kale batek haren izena izan zuen eta telefonoa ziztatu zioten
Artxiboko hainbat datu eta erreportajek agerian uzten dituzte lehendakariaren ibilbidean oso ezagunak ez diren gertaerak. Adibidez, Gasteizko kale batek haren izena izan zuen 28 egunez eta telefono linea ziztatu egin zioten.
Garaikoetxeak jasotako Euskadi eta gaurkoa: langabeziak behera egin du, eta hezkuntzak zein euskarak, hobera; baina gizartea zahartu egin da
Diktaduraren osteko lehen Eusko Jaurlaritzak oso bestelako gizartea kudeatu behar izan zuen. 1981ean, herritarren heren bat Euskaditik kanpo jaioa zen; 18 urtetik gorakoen erdiak ziren. Ume ugari zeuden: 14 urtetik beherakoak biztanleriaren % 24 ziren. Baina langabezia etengabe ari zen hazten.