'Sanchezek Rajoyk baino hobeto egingo du, baina ez du Estatutua osorik beteko'
Herritarren erdiek baino gehiagok uste dute Pedro Sanchez egungo Espainiako Gobernu presidenteak Mariano Rajoyk baino hobeto egingo duela, baina ez duela Gernikako Estatutua osorik beteko. Astelehenean eta asteartean egin den EiTB Focus inkestan, Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioaz eta Pedro Sanchezen gobernu berriaz galdetu diete Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei.
Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoaren arabera. EiTB Focusen azken makroinkesta egiteko, Gizaker enpresak Euskal Autonomia Erkidegoko 450 pertsona galdekatu dituzte ekainaren 4an eta 5ean.
Inkestan parte hartu dutenen % 55,7k uste dute Pedro Sanchezek Mariano Rajoyk baino lan hobea egingo duela Espainiako Gobernu presidente gisa, % 28,6k berdin egingo duela eta % 6,1ek, ostera, okerrago egingo duela.

Herritarren % 38,1ek uste dute PSOEren gobernu berriak bi urte iraungo duela, hots, legegintzaldia agortu arte, % 26,6k urtebete iraungo duela eta beste % 19,2ak hilabete batzuk iraungo duela. % 16,1ek ez dakite edo ez dute erantzun.

PSOErekin PPrekin baino autogobernu gehiago egongo ote den galdetuta, inkestatuen % 44,3k uste dute ezetz, % 38,7k baietz eta beste % 17k ez dakite edo ez dute erantzun.

Sanchezek Gernikako Estatutua osorik beteko ote duen egindako galderaren aurrean, % 18,8k baietz uste dute eta % 27,1ek ez dakite edo ez dute erantzun.

Ia herritarren erdia ziur dago PSOEren Gobernuak ETAko presoen hurbiltzea lagunduko duela, % 30ek kontrakoa uste dute eta beste % 20k ez dakite edo ez dute erantzun.

Madrilen izandako gobernu aldaketa Kataluniako egoera bideratzeko positiboa izango dela uste dute hamar herritarretatik sei pasatxok, aitzitik, kontrako iritzia dute hamarretik bik.

Fitxa teknikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 450 pertsona.
La= ± % 4,62, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 26,9 euskaraz egin dira eta gainerako % 73,1a gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2018ko ekainaren 4a eta 5a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez. Inkestek, batez beste, 5 minutu eta 30 segundo iraun dute; motzenak 4 minutu iraun du eta luzeenak 11.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.