Egindako mina bidegabea izan zela onartu beharko luke ETAk, herritarren % 73ren ustez
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herritarren % 73,7k uste dute ETAk eragindako mina bidegabea izan zela aitortu beharko lukeela, EiTB Focusen azken inkestaren arabera.
Gizaker etxeak maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zuen EiTB Taldearentzat ikerketa soziologikoa, 2.350 pertsona galdekatuta: 550 Araban, 600 Bizkaian, 600 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan. Datozen egunetan datorren urteko udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako boto-asmoari buruzko datuak jakinaraziko dituzte. Horrez gain, ETAren amaierari buruz ere galdegin diete inkestan parte hartu dutenei.
Ia lautik hiruk uste dute ETAk eragindako mina bidegabea izan zela aitortu beharko lukeela, ia % 10ek ez dute beharrezko ikusten eta % 16,4k ez dute erantzun.

Atzerapena eta presoen gerturatzea
Aurtengo bigarren EiTB Focus inkestaren arabera, inkestatuen % 77ren ustez, ETAren amaiera atzerapenarekin dator, % 8,2k une egokian iritsi dela esan du eta % 14k ez dakite edo ez dute erantzun.

Gaur egungo testuinguruan Espainiako Gobernuak euskal presoak hurbildu beharko lituzkeela uste dute inkestan parte hartu dutenen % 77k, inkestatuen % 8,3 ez daude ados gerturatzearekin eta gainerakoek ez dakite edo ez dute erantzun.

Fitxa teknikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren 2.350 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabako beste udalerri batzuetan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiko beste udalerr batzuetan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoako beste udalerri batzuetan; 350 Iruñean eta 250 Nafarroako beste udalerri batzuetan).
La= ± %2,02, konfiantza-maila: %95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±%2,34 EAEko datuetarako, ±%4,00 Nafarroako datuetarako, ±%4,18 Arabako datuetarako, ± % 4,00 Bizkaiko datuetarako, ± % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ± % 5,24 Iruñeko datuetarako, ± % 4,90 Gasteizko datuetarako, ± % 4,90 Bilboko datuetarako eta ± % 4,90 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 15,4 euskaraz egin dira eta gainerako %84,6a gaztelaniaz.
Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2018ko maiatzaren 14a eta 21a bitartean egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.
Inkesten batez beste 7,2 minutu iraun dute; motzenak 5 minutu iraun du eta luzeenak 25 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an euskal presorik egon ez dadin aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.
"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio
Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.
Javier Lasagabaster hil da, Lurralde Politika eta Herri Lan sailburua 1980 eta 1984 artean
Lasagabaster Carlos Garaikoetxea buru zuen Jaurlaritzako kide izan zen lehen legegintzaldian, 1980 eta 1984 artean.
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.