Lekualdatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alfredo Reminez Iruña Okako kartzelara eraman dute

Amurrioko txiolaria Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik.
Alfredo Remirez, Auzitegi Nazionalean. EFE
Alfredo Remirez, Auzitegi Nazionalean haren kontra egindako epaiketan. EFE

Alfredo Remirez txiolari amurrioarra —@erreharriaIruña Okako kartzelara (Araba) lekualdatu berri dute. Remirez Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik, terrorismoa goratzeagatik ezarri zioten urtebeteko kartzela zigorra betetzen.

@ErreHarriaLIBRE Remirez aske uztea eskatzen duen elkarteak eman du lekualdatzearen berri.

 

 

Remirez iazko azaroan sartu zuten kartzelan, Basauriko presondegian, sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta. Hain zuzen ere, 2005eko Amurrioko jaietako txupinazoan preso bat irudikatzen zuen panpina bat eramateagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak.

Otsailean, baina, Darocako kartzelara (Zaragoza) mugitu zuten, Euskal Herritik 400 bat kilometroa. Semeari egiten zioten lehen bisitan istripua izan zuten guraso eta senideek, Remirezek berak salatu zuenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X