PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ugaitz Errazkin presoa aske gelditu da

Auzitegi Nazionalak aste honetan epaitu du, 2009an PSE-EEren Lazkaoko egoitzan lehergailu bat jartzea egotzita. Epaimahaiak absolbitu egin du, eta, ondorioz, aske geratu da.
Ugaitz Errazkin, Valdemoroko espetxetik atera ostean
Ugaitz Errazkin, Valdemoroko espetxetik atera ostean. Argazkia: Etxerat

Ugaitz Errazkin presoa bart atera da Valdemoroko espetxetik, Etxerat presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez.

Aste honetan epaitu dute Auzitegi Nazionalean, 2009an PSE-EEren Lazkaoko egoitzan lehergailu bat jartzea egotzita. Epaimahaiak absolbitu egin du azkenean, eta, ondorioz, preso hernaniarra aske geratu da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X