instalazio militarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak Bardeako poligono militarra desegitea eskatu du

Bardeako poligonoan azaroan egingo dituzten maniobrak ere gaitzetsi ditu Parlamentuko Osoko Bilkurak.
Bardeak. Artxiboko argazkia: EiTB
Bardeak. Artxiboko argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak babestu egin ditu Bardeako poligono militarra desegitea aldarrikatzen duten ekimen eta mobilizazio guztiak, esaterako, Tuteran tiro-poligonoaren desegitearen aldeko manifestazioa.

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Eren aldeko botoekin, Nafarroako Parlamentuak babestu egin ditu Bardeako poligono militarra desegitearen aldeko ekimen eta mobilizazioak. UPN, PP eta PSNk kontra egin dute.

Azaroaren 23tik eta 25era bitartean maniobrak egingo dituzte berriro Bardeako instalazio militarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X