Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Datuen Babesa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herritarren profil ideologikoak sortzeko aukera izango dute alderdiek, sarea arakatuz

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berriarekin, alderdi politikoek ez dute baimenik eskatu behar izango hauteskunde garaian telefono mugikorretara hauteskunde-propaganda zuzenean bidaltzeko.
Erabiltzaile bat, mugikorrarekin
Erabiltzaile bat, mugikorrarekin

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berria onartu du asteazken honetan Espainiako Senatuak. Hala, alderdi politikoek herritarren profil ideologikoak sortu eta hauteskunde-propaganda edozein komunikazio-bide zuzena erabiliz igortzeko aukera izango dute, sarea arakatu ostean. Gauzak horrela, telefono mugikorretara mezuak zuzenean bidaltzeko eskubidea izango dute alderdiek, erabiltzaileei baimenik eskatu gabe.

Lege Organiko horren ’58 bis’ artikuluaren hirugarren puntuak sortu du polemika, izan ere, hauteskunde garaian, alderdi politikoek “bide elektronikoak edo mezularitza-sistemak” erabiliz haien propaganda bidaltzeko eskubidea izango dute. Artikulu horren arabera, erabiltzaileei behar besteko bermeak eskainiz gero, “interes orokorra nagusituko da”. Kasu horietan, propaganda mezuak ez dira komunikazio komertzial gisa hartuko.

“Hauteskunde garaian, webguneak edota sare sozialetako profil irekiak arakatuz bildutako datu pertsonalak mezuak bidaltzeko erabiltzeko eskubidea izango dute alderdi politikoek, koalizioek eta taldeek”, dio artikulu horrek.

Kongresuan aurrera atera ostean onartu dute Senatuan Lege Organikoa, izan ere, oposizioak aurkeztutako zuzenketa guztiak baztertu dituzte PSOEk eta PPk. Rajoyren gobernuak proposatu zuen legea Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organiko berria. Gauzak horrela, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzean sartuko da indarrean.

Unidos Podemosek, Compromisek, Nueva Canariasek eta EH Bilduk lege horren kontra bozkatu dute, ez datozelako bat ’58 bis’ artikuluaren hirugarren puntuarekin. Bertan, hauteskunde garaian alderdi politikoek datu pertsonalen inguruan egin dezaketen erabilera zehazten da.

Unidos Podemosek aurreratu duenez, legea zuzentzea proposatuko du, eta, hala egin ezean, helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean. Izan ere, legeak “erabiltzaileen iritzi politikoak gorde eta grabatzeko aukera”  aurreikusten duela salatu du.

Beste alde batetik, Begoña Nasarre senatari sozialistak legearen alde agertu da, eta ez duela herritarren iritzi politikoen inguruko profilak osatzea baimenduko ziurtatu du.

Ildo horretatik, Kongresuan “adostutako legea” dela azpimarratu du Maria Rosa Vindel PPko senatariak, eta “beste hamar lege garrantzitsu” moldatzen ditu. “Lege aproposa da, alarma handia sortu badu ere”, ziurtatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X