Dani Mateo komikoa ikertu gisa deitu dute, telebistan egindako esketx batengatik
Dani Mateoren aurkako salaketa onartu du Madrileko instrukzio epaile batek, telebista saio bateko esketx batean Espainiako banderarekin mukiak kentzeagatik. Polizia Sindikalaren Alternatibak jarri du salaketa.
Astelehenean deklaratzera deitu du umorista. Espainiako edo bere Erkidegoen sinboloen kontrako ofentsa edo idoi delitu batengatik (Zigor Kodearen 543. artikulua) eta gorroto delitu batengatik (510. artikulua) ikertzen ari dira.
LaSexta telebista kateko 'El Intermedio' saioan egindako gaga "Espainiaren, bere sinboloen eta, beraz, gizarte demokratiko osoaren aurkako ofentsa" zela aipatzen zuen Polizia Sindikalaren Alternatiba sindikatuak.
Sortutako polemikaren ostean, El Gran Wyomingek zuzentzen duen saioak barkamena eskatu zuen. "Ez zegoen asmo politikorik ez iritzirik horren atzean, umorea baino ez zen", esan zuen Wyomingek.
Wyomingek azpimarratu zuenez, "bromak ez badu funtzionatu, barreak baino krispazioa sortu badu gizartean", argi dago "huts egindako gag" bat izan zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"