INKESTA AURRERAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EiTB Focus: EAJ lehenengo indarra litzateke Gasteizen, Bilbon eta Donostian

EiTBk 20:30ean argitaratuko ditu bere hedabideetan boto asmoari buruzko inkesta, 2019ko udal eta foru hauteskundeetarako sei hilabete falta direnean.
EiTB Focus
EiTB Focus

EAJk hauteskundeak irabaziko lituzke Gasteizko, Bilboko eta Donostiako Udaletan, 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, hamaikagarren EiTB Focus inkestaren datuen arabera. Euskal Irrati Telebistak gaur, igandea, argitaratuko ditu datuak, 20:00etatik aurrera.

Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udal hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek erakundeen kudeaketaz eta beren liderrez duten iritzia ere emango du ezagutzera inkestak.

Eguerdian, EiTB Focusek EAEko Foru Hauteskundeetako boto asmoari buruzko inkesta argitaratu du.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1,750 pertsona (Gasteizen  400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta  ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,9 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,1, gaztelaniaz.

Landa-lana 2018ko azaroaren 23a eta abenduaren 3a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,17koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 15 minutu.

EiTB Focus, albistegietako liderrentzat

EiTB Focusen helburua inkesten bitartez herritarren iritzia ezagutzea da, eta lortutako datuak Euskadin albistegietako liderrak diren EiTB taldearen albistegietan aztertzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X