Francoren gorpuzkiek Erorien Haranetik at beharko lukete, herritarren erdiaren ustez
Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiekin zer egin behar den puri-purian dagoen honetan, horren inguruan duten iritziari buruz galdetu die herritarrei EiTB Focus inkestak. Biztanleriaren erdiak uste du ez liratekeela Erorien Haranean egon behar. Zehatz esanda, % 30en iritziz, hilerri edo panteoi pribatu batean egon beharko lukete; % 24k ehortzi gabe uztearen alde egin dute.
EiTB Focusen 11. inkesta azaroaren 23tik abenduaren 3ra egin zuten EAEko eta Nafarroako 2.400 biztanleren artean. Ostegunean kaleratu ziren lehendabiziko datuak: Nafarroako foru eta Iruñeko udal hauteskundeei buruzkoak. Igandean, berriz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru hauteskundeen eta Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udal bozen ingurukoak ezagutarazi ziren.
Espainiako Gobernuaren aurrekontuez ere itaundu diete herritarrei. EAJk Sanchezen Gobernuaren aurrekontuak babestearen alde agertu dira galdetutakoen % 52,8; horietatik % 17,6 "erabat ados" daude.

Aurrekontuak onartzeko babes nahikorik ez balu, Sanchezek hauteskundeak aurreratu beharko lituzkeen itaunduta, baietzaren alde egin du gehiengoak:

Bozak aurreratuta, maiatzaren 26ko data egoki ikusten al duten galdetu diete herritarrei. Egun horretan Europako zein udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Bat egite hori Euskadirentzat ona ote litzatekeen itaunduta, % 42k uste dute txarra litzatekeela, nahasgarria delako. % 28,2ren aburuz, berriz, ona litzateke, denak batera egiteko.



Azkenik, Euskadirako estatutu berria hizpide hartu du inkestak. EAJren eta EH Bilduren arteko akordioa estatus berri bat sortzeko nahikoa ote den galdetuta, % 64,6k uste dute gehiengo zabalago bat beharko litzatekeela.

Fitxa teknikoa
EAE eta NAFARROAN bizi diren 2.400 pertsona (400 Gasteizen eta 150 Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400 Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 400 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan).
La= ± % 2,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34 EAEko datuetarako, ±% 4,00 Nafarroako datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±%4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeko datuetarako, ±% 4,89 Gasteizko datuetarako, ±% 4,89 Bilboko datuetarako eta ±% 4,89 Donostiako datuetarako.
Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 18,2 euskaraz egin dira eta gainerako % 81,8a gazteleraz.
Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 6,09 minutu motzenak eta luzeenak 15 minutu iraun dutelarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.