Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biktima guztiak aitortzeko deia egin du Sortuk

'Argala'ri egindako omenaldian "indarkeriaren gainean duten erantzukizuna onartzeko" eta gertatutakoaz ezker abertzaleak duen kontakizuna entzuteko eskatu die Rodriguezek EAJri, PSOEri eta PPri.
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia. ETBren bideo batetik ateratako irudia

"Ezker abertzaleak eta ETAk dagoeneko egin duten bezala, indarkeriaren eta sufrimenduaren gainean duten erantzukizuna aitortzeko" eskatu die Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak EAJ, PSOE eta PP alderdiei.

Duela 40 urte hil zuten Jose Miguel Beñaran Argalari Arrigorriagan egin dioten omenaldian egin ditu adierazpenok Rodriguezek.

Ekitaldian hainbat lagun bildu dira, ikurrinak eta dolu-xingolak eskuetan zituztela. Han, azken hamarkadetan Euskadin gertatutakoaz ezker abertzaleak duen kontakizuna ezagutarazteko beharra nabarmendu eta horri buruz adierazten uzteko eskatu die Rodriguezek  EAJri, PSOEri eta PPri, "garaileen eta garaituen" kontakizuna inposatu ordez.

Ezker abertzaleko buruzagi historikoek hartu dute parte omenaldian; Ibon Arbuluk eta Juan Mari Olanok, besteak beste. Alabaina, Sortuko idazkari nagusia izan da "memoria egiteko beharrizana" aldarrikatu duena.

"Gure asmoa ez da inori gure ikuspuntua inposatzea, baina kontrakoa ere ez dugu onartuko, alegia, ETAren indarkeria soilik aintzat hartzea".

Ildo horretan, EAJk, PSOEk eta PPk azken egunotan erakutsitako jarrera kritikatu du "gaitzespenak exijitzen" dabiltzala argudiatuta, baina kasu horretan ETAren indarkeriaz soilik dihardutela azpimarratuta.

Azkenik, Euskadiko eta Kataluniako prozesu subiranoekin konprometitzeko eskatu die Espainiako ezkerreko alderdiei, "Estatu espainiarra demokratizatzeko eta bidezko gizarte eredu bat sortzeko aukera bakarra" dela iritzita.

 

 

Albiste gehiago politika

Imanol Pradales
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek "lidergo eta koordinazio handiagoa" eskatu dizkio Sanchezi, oztopo administratiboak eta eragozpen politikoak gainditzeko

"Akordioak betetzeko daude", adierazi du Pradales lehendakariak Lankidetza Iraunkorreko Aldebiko Batzordearen bileraren amaieran. Imanol Pradalesek "borondate politikoa" aitortu du Pedro Sanchezen aldetik, baina "ordena jartzeko" eskatu dio. "Erritmoa bizitu eta edukietan aurrera egin behar dugu, adostutako egutegia betetzeko", gaineratu du lehendakariak.

tribunal-justicia-union-europea-tjue-curia-europa-eu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Europako Batzordeak zalantzan jarri du amnistia legeak "interes orokorrari" erantzuten dionik

Europako Batzordearen izenean parte hartu duen abokatu espainiarraren arabera, argi dago amnistia legea Sanchezen inbestidura lortzeko akordio politiko baten ondorio dela. Halaber, nabarmendu du Veneziako Batzordeari entzungor egin eta legea premiaz tramitatu izanak klase politikoaren, erakundeen eta gizartearen arteko "arrakala are sakonagoa" izatea eragin duela.   

Gehiago kargatu