Euskal kartzelaren bat ETAko presoen 'katedral' bihurtu nahi dutela uste du Casadok
Pablo Casado, PPko presidentea, sakabanaketa bukatzearen, presoen hurbilketaren eta presondegien eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari transferitzearen kontra agertu da.
PPko presidenteak ETAko hamabost preso lekualdatzeaz ere hitz egin du. "Lehen etapa bat" dela esan du, "gero Eusko Jaurlaritzari presondegien eskumena emateko eta Euskal Herriko kartzelaren bat ETAko presoen 'katedral' bat bihurtzea", Pablo Escobar narkotrafikatzaile kolonbiarrak eraikitako presondegiaren izenari erreferentzia eginez.
Bere ustetan, EAEn "Katalunian, Lladonersen, egin duten bera egin nahi dute, preso independentistentzat erregimen desberdina duen kartzela sortuz". "Presoentzat berdinak ez diren politikak soilik diktaduretan ikusten dira, oposizioarekin gogorragoak direnean, edo 'narko-estatuetan', agintzen dutenekin permisiboagoak direnean", gehitu du.
"Demokrazia sendo batean ezin da espetxe-erregimen desberdinak egon. Katalunian badaude: bisitak jasotzeko erregimen desberdina, arretakoa, patiora irtetekoa, otorduena… Hori Euskal Herrian egin nahi dute, eta hori iraingarria da biktimentzat", esan du.
Gainera, adierazi duenez, "ETAren biktimen familia asko beste autonomia erkidegoetara joan behar dira loreak uztera, senideak hilda eta lurperatuta egon arren, ez dietelako iraintzeari, hilobiak profanatzeari edo umiliatzeari utzi".
Behin behinean aske dagoen Itziar Plaza presoari ongi etorria egin zioten pertsonen eta Ez dira heroiak, hiltzaileak dira kartelekin bertaratu ziren PPko kideen artean izandako tentsioa ere aipatu du Casadok.
"Ezin da onartu biktimei, gure siglei eta Espainiari errespetua daukatelako bertara joaten diren ausartei txistua botatzea, mehatxatzea, iraintzea eta astintzea; hori ezin da estatu demokratiko batean gertatu", ohartarazi du. Bere ustetan, poliziek eta epaileek gelditu behar dute.
Esan duenez, biktimen daukaten konpromisoagatik aldatu nahi dute legea, "terrorismoagatik zigortutako inork ez lortzeko lehen edo bigarren gradua, zigorrik gabe jarraitzen duten krimenak argitzen laguntzen ez badute".
"Haien 'beldurrezko arkadia' eta 'Euskal Herria independente fantasmagorikoa' eraikitzeko oztopoak zirenak" hil zituztela esan du, eta ETAren estrategia yihadistenarekin alderatu du.
"Gure konpromisoa krimen gaitzesgarrienen aurrean amore emango ez duen kartzela politika da. Zigorrak osorik betetzea eta kartzelaldiak 40 urtera arte luzatzea onartu zuen alderdia gara, eta, bakarrik, espetxealdi iraunkor berrikusgarria onartu zuena, baita terrorismo delituentzako", azpimarratu du.
EAEko PP, eredugarri Estatu osoan
Pablo Casadok nabarmendu duenez, Euskadiko PP "erreferentzia" bat da Espainiar estatu osoan, ETAk hil nahi zituelako, eta ETAk hil zuen Gregorio Ordoñez legebiltzarkide eta senataria gogoratu du. Alfonso Alonso, Carlos Iturgaiz, Jaime Mayor Oreja, Maria San Gil eta Arantza Quirogak egindako lana ere eskertu du PPko presidenteak.
Gaur egun Euskal Herrian terrorismoak ez duela "hiltzen" esan du, eta ETAri hiltzen zuenean "ezer ez" bazitzaion eman, orain ere "ezin zaio ezer eman hiltzeari uzteagatik". Gainera, Miguel Angel Blanco PPkoa izateagatik bahitu eta hil zutela azpimarratu du. Zentzu horretan, armak tiro egiten zituztenak eta "lepoa jartzen zenituenak" ezin direla maila berean jarri esan du.
Sanchez "independentisten txotxongiloa" da
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteari "Estatua independentisten txotxongiloa" bihurtzea leporatu dio, "autodeterminazio galdeketa bat eskainiz eta Konstituzioaren aurkakoa den Estatutu bat onartuz". "Zuk erabaki duzu independentisten agindupean egotea Espainiako Gobernuan aste bat gehiago egotearen truke", kritikatu du.
Gainera, CDRen ekintzak kale borrokarekin alderatu ditu. "Katalunian Xabier Arzalluzek esandako hori ari gara berriz ikusten: intxaurrak erortzeko, norbaitek arbola astindu behar duela. Horregatik dio Torrak 'estutzeko'. Arzalluzen 'gasolinaren mutikoak' orain 'pintura horikoak' dira, esan du.
Horregatik, Alderdien Legea aplikatzea eskatu du, matxinada delituengatik zigortuta edo auzipetuta dauden liderrak dituzten alderdiei finantzazioa mozteko.
PPko presidenteak Gasteizen aurkeztu ditu udal eta foru hauteskundeetako hautagaiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.