Marlaskaren adierazpenak eta iragarritako protokoloa 'positibotzat' jo ditu Sortuk
Ibon Meñika Sortuko bozeramaileak "ausardia politikoa" eskatu dio Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari, eta, orain, gaixorik dauden presoak kartzelatik ateratzeko "aitzakia" gutxiago dituela esan dio.
Kalera Kalera ekimenak deituta presoen alde Basauriko espetxera egindako martxan parte hartu du Meñikak astelehen goizean. Han, "oso larri" dauden presoen askatasuna bermatze aldera Barne ministroak onartutako protokoloaz hitz egin du.
Ehunka lagun izan dira goizeko protesta horretan. Esan bezala, Meñikak "positibotzat" jo ditu Grande-Marlaskaren azken adierazpenak, baita iragarritako protokoloa ere.
Alabaina, "ausardia politikoa" exijitu dio, aurrerantzean, arrazoi gehiagorekin, baina aitzakia gutxiagorekin, gaixo dauden presoak kartzelatik ateratzeko aurrerapausoak eman ditzakeela iritzita. "Ez dugu inolako arrazoirik ikusten pauso horiek ez emateko, alegia, gaixorik dauden presoak espetxetik ez ateratzeko", gaineratu du.
Basauriko kartzelan bertan bukatu dute manifestazioa, urtarrilaren 12an Bilboko kaleak zeharkatuko dituen mobilizaziora batzeko deia eginda.
Zure interesekoa izan daiteke
Alokairuko etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala zabaltzea adostu du EAJk Espainiako Gobernuarekin
Dekretuaren idazketa berriak jabe txikiak bizitoki-alternatiba bat eskaintzetik salbuesten ditu, eta egoera ahulean dauden maizterren ez ordaintzeak beren gain hartu behar izatea saihesten du.
Pentsioak eta etxegabetzeak bi dekretu ezberdinetan onartuko ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak pentsiodunek otsaileko nominan aurreikusitako igoera galtzea saihestu nahi du, Kongresuak Omnibus dekretuari uko egin ostean. Dekretu horrek ezkutu soziala deritzonaren neurriak biltzen zituen.
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Ezkortasuna alboratu eta Europan lidergo berri bat eraikitzeko deia egin du Arancha Gonzalez Layak
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak Europan araudi juridiko bateratuak sortzeko eta "zatiketak" saihesteko deia egin du. Gonzalez Laya hizlari gonbidatua izan da Zedarriak Foroaren urteroko gosari-solasaldian.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".