'Begi onez' eta 'zuhurtziaz' hartu du Sarek preso gaixoentzako protokolo berria
Sare presoen aldeko herritarren sarearen ustez, “pauso positiboa” da Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak erabaki izana Espetxe Zuzendaritzaren 2017ko Instrukzioa indargabetzea, “larriki gaixo diren presoen kaleratzea oztopatzen baitzuen”, eta erantsi du indargabetzea “presoen egoera konpontzeko tresna izatea” espero duela eta “ez soilik Zaplanaren kasuari aterabidea emateko” erabakia.
Sareren oharrak dioenez, 21 euskal preso daude kartzelan eritasun larriek jota.
“100 preso hilik, urtero”
Horren ildotik, Sarek esan du urtero 100 preso hiltzen direla Espainiako Estatuko kartzeletan, berezko heriotza gisa “saltzen” direla horiek eta datu beltz horiekin bukatu beharra dagoela.
Sarek espero du “pauso hau idatzietatik harago joango dela eta praktikan aldaketak ekarriko dituela, urrunketa politikarekin egin ez bezala, aurreko Gobernuak ezartzen zituen baldintza berdinekin mantentzen baitu espetxe politika Gobernu honek ere”.
Mamiari helduz, Sareren ustez “instrukzioek ezin dute bizitzeko eskubidea arautu eta urratu, orain artean gertatzen ari den moduan. Presoen osasunaren eta honen trataeraren gaineko erabakiak osasun arloko adituei dagozkiela uste dugu”.
Manifestazioa, urtarrilaren 12an
“Gaixorik dauden presoak askatzeko eskatzen jarraituko dugu, eta hori da, hain zuzen ere, urtarrilaren 12an Baionako eta Bilboko kaleetara eramango ditugun aldarrikapenetako bat”, adierazi dute bukatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.