'Proces' auziko epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

I20ko idazkari judizialak helikopteroa eskatu zuen 'beldurrak jota'

"Egun osoko kezkak antsietatea eta beldurra eragin zizkidan, miaketa bukatutakoan Ekonomia Kontseilaritzaren kanpoaldean zegoena ikusi nuenean", esan du Montserrat del Torok.
'Proces' auziaren aurkako epaiketa
'Proces' auziaren aurkako epaiketa

Irailaren 20an Ekonomia Kontseilaritzatik atera ezinda gelditu zen idazkari nagusiak Auzitegi Gorenean esan du, "beldurrak jota", helikopteroa eskatu zuela handik irten ahal izateko. "Jende mordoa zegoen, eta ezinezkoa zen handik ateratzea". Hori dela eta, mossoen artean ezkutatuta utzi zuen eraikina, 17 orduz miaketa lanak egiten aritu ostean.

Horixe da, hain zuzen, Montserrat del Torok proces auziaren aurkako epaiketan gaur adierazitakoa. Xehetasun handiz kontatu du egun hartan bizitakoa. Dirudienez, 08:00etan sartu zen Kontseilaritzara, miaketari ekiteko asmoz, Bartzelonako 13. zenbakidun epaitegiak horixe agindu ziolako. Miaketa, baina, ez zuen gauerdira arte bukatu. Orduan, Coliseum antzokitik alde egin zuen, ezkutuan.

Testigantza garrantzitsua izan da gaurkoa Fiskaltzarentzat, baldin eta fiskalak Jordi Sanchez ANC alderdiko presidente ohiari eta Jordi Cuixart Omnium Cultural erakundeko presidenteari matxinada egotzi nahi badie. Izan ere, Del Torok Sanchezen eta Cuixarten izenak eman ditu epaiketan, Guardia Zibilarekin negoziatzen ibili zirela esateko. "Ni, berriz, mamu baten antzera sentitu nintzen, inor ez baitzen niregana zuzendu", adierazi du.

Horregatik, "hasiera bateko estresak antsietatea eta beldurra eragin zizkidan, miaketa bukatutakoan Ekonomia Kontseilaritzaren kanpoaldean zegoena ikusi nuenean".

Kapitain baten esanetan, itsasontziak Palamoseko portura sartzeko aukera izan zuen

Pedro Buil Armengol kapitainak ere hartu du hitza gaurko saioan. Builen arabera, urriaren 1eko erreferenduma saiheste aldera poliziaz beteta bidali zuten itsasontziak izan zuen Palamoseko (Girona) portuan sartzeko aukera, nahiz eta Generalitateak horretarako baimenik eman ez zion.

Figuereseko hotel bateko arduradunak onartu egin du, presioen ondorioz, telefonoa itzali behar izan zuela

Figuereseko (Girona) Traver hoteleko administratzaileak kontatu du polizia nazionalek bertan ostatu hartzea babesten ez zuten hainbat lagunen "presioa" izan zutela. Hori dela eta, telefonoa itzali behar izan zuten.

Urriaren 1ean poliziaren kargarik ez zela izan azpimarratu du De los Cobos koronelak

Atzo hasitakoari jarraituz, Diego Perez de los Cobos Guardia Zibilaren koronelak lekuko gisa deklaratu du gaur 'proces' auziko epaiketan, eta 2017ko urriaren 1ean teknikoki poliziaren kargarik ez zela izan azpimarratu du. Testigu honen deklarazioak liskarra eragin du Jordi Pina defentsa abokatuaren (Jordi Sanchez, Jordi Turull eta Josep Rull akusatuen abokatua) eta Manuel Marchena epaimahaiko presidentearen artean, abokatuak lekukoari karga polizialen inguruko hainbat galdera egin ostean.

Ez hori bakarrik, Manuel Marchena magistratuak Jordi Pina abokatuari kargu hartu dio, Perez de los Cobos koronelari urriaren 1eko ekarga polizialen inguruan gezurra esatea leporatzeagatik.

Diego Perez de los Cobosek atzo arratsaldean hasi zuen bere deklarazioa Auzitegi Gorenean eta gaur goizean amaitu du.

Urriaren 1eko polizia dispositiboa prestatu zuen Guardia Zibileko koronelak, haren ustez, karga bat zer den azaldu du: "manifestazio bat sakabanatzeko edo zentro zein espazio bat jendez husteko jokabide irmoa da". "Manifestaziorik desegin ez zenez eta hutsarazterik egon ez zenez", Kataluniako erreferendumaren egunean ez zen poliziaren kargarik izan.

Pina abokatuak gai horretan azpimarra egiten jarraitu du. Gauzak horrela, agenteak kaskoa, ezkutua eta defentsarako armak eskuetan hartuta, geldirik eta besoak jasota dituzten herritarrengana gerturatzea karga gisa definitu ote daitekeen galdetu dio. Dena den, Manuel Marchenak abokatuaren jarduna eten du Perez de los Cobosek erantzun aurretik.

Orduan, aurrez aurrekoa izan dute Marchenak eta Pinak. Marchenaren esanetan, lekukoak dagoeneko erantzuna zuen poliziaren karga bat zer den eta, horregatik, hurrengo galderara igarotzeko eskatzen zion. Pinak, bere aldetik, koronela lekukotza faltsua ematen ari zitekeela iradoki du.

Puntu horretara iritsita, Marchenak irmotasunez erantzun dio Pina abokatuari, eta lekukoa bere eginbeharraren jakitun dela erantzun dio, hots, badakiela egia esateko betebeharra duela.

Defentsa abokatuak karga polizialen inguruan galdetzen jarraitu nahi zuela antzeman ostean, Marchenak eztabaida eten du: "Erantzuna gustuko ez duzunez, ez saiatu lekukoa ohartarazten".

Jordi Pina abokatua beste behin gaiaz galdetzen ahalegindu da, baina magistratuak ez dio jarraitzen utzi. Gainera, urriaren 1eko Poliziaren esku hartzea baloratzerakoan Perez de los Cobosen deklarazioa ez ezik, orduko irudiak ere kontuan hartuko direla ziurtatu dio.



Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X