Zoido: 'Indarkeriaren erabilera neurrizkoa eta zentzuzkoa izan zen U-1ean'
U-1eko erreferendumean zehar, “oso baldintza txarretan”, Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak indarkeria “neurriz eta zentzuz” erabili zutela esan du Juan Ignacio Zoido Barne ministro ohiak. Are gehiago, “hauteslekuetara sartzea ezinezkoa zela ikusita, atzera egin behar izan zuten”, adierazi du.
Proces auziko epaiketan agerraldia egin du Zoidok, Joaquim Forn Barne kontseilari ohiaren abokatuak eskatuta. Defentsa estrategian lekuko garrantzitsua dela uste du Fornen abokatuak.
2017ko urriaren 1ean zabaldutako poliziek eta guardia zibilek “goraipatzeko jokabidea” izan zutela defendatu du ministro ohiak. “Indarkeria zentzuz eta neurriz erabili zuten”, azpimarratu du Zoidok.
“Indarkeria erabili behar izatera beharturik egon ziren zenbaitetan, erreferenduma egitea, delitua eragozteko”, nabarmendu du Barne ministro ohiak.
“Oztoporik aurkitu ez zuten tokietan ez zen ezer gertatu, materiala eraman eta arazoa konpondu zuten”, errepikatu du behin baino gehiagotan.
Zoidoren hitzetan, poliziek eta guardia zibilek “baldintza batere errazetan, oso zailetan eta oso konplexuetan baizik”, lan egin behar izan zuten, “horietako batzuk larri zauritu zituztelarik”. Horrela, batzuetan “atzera egin behar izan zuten, hauteslekura sartzea ezinezkoa zela ikusita”, gaineratu duenez.
Kataluniara 6.000 polizia eta guardia zibil Mossoak “laguntzeko” bidali zituztela argi utzi nahi izan du Barne ministro ohiak, “I-20an gertatutakoa ikusita”, Katalunia osoan “manifestazioak eta elkarretaratzeak” izan baitziren.
Irailaren 22an Forni jakinarazi ziotela ziurtatu du: “Inguruabarrak kontuan hartuta, Espainiako Polizia eta Guardia Zibilaren presentzia areagotuko dugu, Mossoak laguntzeko, polizia judizial gisa Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aginduak betetzeko”.
Bestalde, Proces auziaren epaiketaren bederatzigarren saioan, Ada Colau Bartzelonako alkatea izan da goizeko saioan hitza hartu duen azken lekukoa. Colauk argi utzi du Kataluniako erreferenduma ez zela "alderdi edo erakunde batena izan, jendearena baizik", eta penagarritzat jo du buruzagi politikoak horregatik epaitzea. "Urriaren 1ean gertatutakoagatik baldin bagaude hemen, milioika pertsona deitu beharko lituzkete deklaratzera".
Lekuko gisa emandako testigantzan, Colauk aitortu du hunkitu egiten duela Jordi Cuixart Omnium Culturaleko burua eta gainerako auzipetuak espetxean egoteak, "pertsona maitatuak, bakezaleak eta elkarrizketaren aldekoak" direlako.
Bartzelonako alkatearentzat, U1a "inoiz ikusi gabeko mobilizazio bat" izan zen, "euren kabuz antolatu ziren milioika pertsonaren" fruitua. Bera Kaleratzeen Aurkako Plataformaren lider bezala ehunka "desobedientzia zibileko ekintzatan" parte hartutakoa da, eta antzekotasunak azpimarratu ditu Colauk.

Ada Colau Bartzelonako alkatea. Argazkia: EFE
Bestalde, Gabriel Rufian diputatuak bere deklarazioan adierazi duenez, Ekonomia Kontseilaritzaren erregistroan (2017ko irailaren 20an) idazkari judizialak eraikinaren ateetan bildutako jendearen ondorioz teilatutik irten behar izan zela dioen albistea "gezurrezkoa" da.
Hori esan du lekuko bezala egindako deklarazioan, herri akusazioa den Voxeko abokuatu Pedro Fernandezek "batzorde judizialak beste eraikin batetik irten behar izan zuen" ote dakien galdetu dionean. "Ez, gezurrezko albiste bat da, Katalunian gaztelania jazarrita dagoela dioen albistea bezala", erantzun du.
Deklarazioaren hasieran esan duenez, bere "alderdikideek eskatuta" erantzun die Rufianek herri-akusazioaren galderei. "Lotsagarria iruditzen zait Vox hemen egotea", esan du, eta Abascalena alderdi "xenofoboa eta arrazista" dela gehitu du.
"Ez nuen indarkeriarik ikusi", esan du. "Ikusi ditudan suntsitutako auto bakarrak Madrilgo taxilarien manifestazioetakoak dira", gehitu du Rufianek. Esan du egun horretan ez zela "matxinadarik ez istilurik" egon, "meriendatzera" joan ahal izan zuelako. Azaldu duenez, matxinada egoera batean hori ez litzateke posible izango.
Epaitegitik kanpo hedabideei egindako adierazpenetan, Rajoyk eta Santamariak asteazkenean emandako lekukotzak ere aipatu ditu, eta esan du urriaren 1ean poliziak egindako oldarraldiei buruz "gezur galantak" esan dituztela. Juan Ignacio Zoido Barne ministro ohia zehatzagoa izatea espero du Rufianek. Bereziki, "Kataluniako herria jipoitzeko 87 milioi euro zergatik ordaindu zituen azaltzea" espero du, "diruaren erabilera bidegabe bakarra, egitekotan, ministroak egin zuelako".
Dante-Fachinek ere ez zuen indarkeriarik ikusi
Kataluniako diputatu ohia den Albano Dante-Fachiniri ere irailaren 20ko gertakizunei buruz galdetu diote. Kontatu duenez, 13:00a arte egon zen elkarretaratzean, Bartzelonako taxi batean prentsaurreko batera zihoala 13. Instrukzio Epaitegiak erregistroak agindu zituela jakin zuenean.
Esan duenez, elkarretaratzean askotariko jendea zegoen, ez soilik independentistak, eta horri egiten zioten aipamena bertaratuek oihukatu zituzten leloek.
Urriaren 1ari buruz galdetuta, 300.000 bat pertsonak 'independentziari ezetza' emateko bozkatu zutela eta haiek ere jipoitu zituztela esan du, eta onartu du bere jaioterriko hauteslekuan egon zela, "balio demokratiko altuko" ekimen batean.
Ernest Benachen delarazioa
ERCko diputatu ohia eta Kataluniako Parlamentuko kidea den Ernest Benachek deklaratu du ondoren, Forcadellen defentsak proposatuta. Parlamentuko Mahaiaren gaitasunei buruz galdetu diote, eta zenbait momentutan, erantzunak "praktika parlamentarioetara" bideratzeko eskatu dio Marchena epaileak, eta ez irailaren 6 eta 7ko bilkuretan, deskonexio legeak onartu zirenean, "bera tribunan zegoela talde parlamentarioek egin zutenera".
Rosa Maria Seoane Estatuko abokatuaren galderei erantzunez, "edozein legealdi mundu bat" dela onartu du, eta Forcadellen egoeran egon izan balitz, "gauza bera" egin izango lukeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.