Katalunia eta EAEko hauteskundeak, zazpigarren EiTB Focusen ardatz
2017ko urriari dagokion ikerketa kaleratu berri du Euskal Irrati Telebistak (EiTB), alegia, Gizaker inkesta etxeak egindako EiTB Focus. Zazpigarren alea da honakoa, eta gaurkotasun politiko eta ekonomikoez euskal gizarteak duen iritzia jakitea du xede.
EAEko gizarteak Kataluniako eredua atsegin du, baina ez luke Euskadin aplikatuko, Gizakerrek Euskal Irrati Telebistarentzat egindako EiTB Focus inkestaren lehen atalaren arabera. Elkarrizketatuen % 62,9k ez lukete Kataluniako eredua Euskadin aplikatuko; % 21,6k, aldiz, bai.
Inkestako emaitzen arabera, EAEko gizartearen gehiengoak burujabetza handiagoa nahi du: % 43,5ek, autogobernu zabalagoa, eta % 22,6k, independentzia.

Bigarren aleak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskudeen inguruan galdegin du. Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) berriro irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak, babes handiagoa lortuta, gainera. EH Bilduk ere gora egingo luke.

EAJk botoen ia % 40 eta 30 ordezkari eskuratuko lituzke, 2016ko hauteskunde autonomikoetan baino bi gehiago. EH Bilduk ere gora egingo luke, 18 eserleku izatetik 19 izatera igarota (botoen % 23,4).
Elkarrekin Podemosek, aldiz, hiru puntu galduko lituzke boto-asmoari dagokionez, eta ordezkari bat gutxiago edukiko luke (10 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke). PSE-EEk gaur egun dituen bederatzi eserlekuei eutsiko lieke, botoen % 12,6 lortuta. Nolanahi ere, Alderdi Popularrak izango luke galera handiena, bi legebiltzarkide gutxiagorekin geratuko bailitzateke.
Emaitzok ikusita, jeltzaleen eta sozialisten koalizioak 39 eserleku edukiko lituzke (gehiengo osoa). Abstentzioa % 40 ingurukoa izango litzateke, inkestaren arabera.

Fitxa teknikoa
Lagina: EAEn bizi diren 1.200 pertsona (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).
Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da.
Inkesten % 23,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76,9a, gaztelaniaz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak.
Landa-lana 2017ko urriaren 2tik 4ra egin zen telefono bidezko elkarrizketak eginez.
Inkestek, batez beste, 10,2 minutu iraun zuten; motzenak 7 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 25 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
Anboto ETAren buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duela iritzita
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.