Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku

Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.
A-1 errepidea, Armiñon parean
A-1 errepidea, Armiñon parean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiaren esku utzi du A-1 errepidearen azken zatia. Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da, Burgos eta Armiñon artean. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.

Gauzak horrela, aurrerantzean Foru Aldundiaren esku egongo dira errepide horren gaineko eskumen guztiak: planifikazioa, finantzazioa, hobekuntza lanak edota erabilera.

Batzorde Mistoa arratsalde honetan bildu da Gasteizen, eskualdatzea sinatzeko. Besteak beste, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia izan dira bileran.

Espainiako Gobernuak joan den azaroan utzi zuen A-1 errepidearen eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku, baina hainbat baldintza jarrita, tartean trafikoa arintzeko obrak egitea.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X