Hauteskunde-batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Preso politikoak' eta 'erbestea' esamoldeak erabiltzea debekatu diote TV3i

Hauteskunde-batzordearen hitzetan, esamoldeen erabilpena “aniztasun politiko eta sozialaren aurkakoa da, baita berdintasun, proportzionaltasun eta neutraltasun informatiboaren kontrakoa ere”.
TV3 telebistaren egoitza.
TV3 telebistaren egoitza. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea, ostera, Hauteskunde-batzordearen erabakiagatik zoriondu da. “Albiste ona: Hauteskunde-batzordeak Ciudadanosi arrazoia eman dio, eta Espainiaz diktadura balitz bezala hitz egitea debekatu dio TV3i. Estatuaren baliabideak Estatuaren aurka egiteko erabiltzea amaitu da. Gobernatzen dugunean, TV3k Konstituzioa bete beharko du, bestela ez eurorik jasoko”, idatzi du Twitter sare sozilean.

Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak Batzordearen erabakiarenganako errespetua azaldu du. “Neutraltasun informatiboa” bermatzea eta “alde bateko hizkera eta esamoldeak ez erabiltzea” eskatu die Kataluniako komunikabide publikoei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X