Elkarrekin erabakiko dute EH Bilduk eta ERCk inbestiduran nola jokatu
EH Bilduk apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan lortu duen emaitza "oso ona" dela azpimarratu du Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak.
Otegik eta Marian Beitialarrangoitiak agerraldia egin dute Donostian atzoko emaitzen balorazioa egiteko, eta oso pozik azaldu dira; izan ere, koalizio subiranistak 258.840 boto eskuratu zituen Euskal Herrian, eta ordezkaritza bikoiztu du: lau diputatu izango ditu Kongresuan.
Otegik esan du EH Bildu eta ERC elkarrekin arituko direla Kongresuan "gai garrantzitsuak" jokoan daudenean, tartean Espainiako Gobernuko presidente berria hautatzeko prozesuan.
Ildo horretan, Otegik esan du Pedro Sanchezek zer egin nahi duen erabaki behar duela orain. EH Bilduk "baldintza publikorik" ezarriko ez diola adierazi du, baina PSOEk Ciudadanosekin ituna egitea erabakitzen badu, koalizio independentista "aurrez aurre" izango duela azpimarratu du.
Alderantziz, Sanchezek "benetako aldaketa" gauzatu nahi badu eta "Estatua demokratizatzeko prozesua" abiatu nahi badu, EH Bilduk "eskua luzatuko dio", agindu du.
"Arazo politikoak elkarrizketaren bidez eta akordio politikoak eginda konpontzen dira. Gu eredu sozioekonomikoaz, lurralde antolaketaz eta presoen auziaz akordioetara heltzeko prest gaude", esan du. "EH Bilduk arduraz baina irmotasunez jardungo du", erantsi du.
Horrez gain, EH Bilduk eta ERCk 19 parlamentariz osatutako talde parlamentarioa izango dutela nabarmen du. Otegiren ustez, "oso garrantzitsua" izango da hori, besteak beste, inbestidura bideratzeko elkarrizketetan edo Estatuko Aurrekontuak adosteko lanean elkarrekin arituko direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos prest dago Sumarrekin, IUrekin eta EH Bilduren aliantzak egiteko, Kongresuan hala erabakitzen badute
Gainera, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, "aurrera egingo dute" Gasteizko aurrekontuarekin, EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzen ari diren bitartean proposamen "interesgarriak" egiten bazaizkie.
Donostiako Udaltzaingoa taser pistolak erabiltzen hasiko da 2026an
Udaltzaingoak bost taser pistola izango ditu guztira, bat txanda bakoitzeko, eta bost agente gailu horiek erabiltzeko prestakuntza jasotzen ari dira.
Pradalesek Osasun Ministerioari eskatu dio ez dezala "harririk jarri euskal osasun sistemaren hobekuntza oztopatzeko"
2025-2032 planak ospitaleetako "osasun zentro txikienetik puntako teknologiara" doazen inbertsioak aurreikusten dituela defendatu du.
Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du
Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko.
Lander Martinez: "Gobernu honek merezi du"
Asteazken honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Espainiako Gobernuak bultzada bat behar duela esan du. Ekin diezaion eskatu dio, Gobernua birmoldatuta eta herritarrei haren lanaren balioa helarazteko estrategia argia zabalduta.
Santos Cerdanek dio "Inkisizioaren pareko" jazarpena jasaten ari dela
Buruzagi ohi sozialistak adierazi du Belateko tunela bikoizteko obraren esleipena, Nafarroan, "garbia eta gardena" izan zela, eta berak ez zuela inolako loturarik izan kontratazio publiko horrekin.
Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan
Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.
Albiste izango dira: Santos Cerdan Senatuko ikerketa batzordean, BBK fundazioko presidente berria eta Guggenheim Urdaibai proiektuaren amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Cerdan Senatuan izango da gaur, baina ez dago argi deklaratuko duen ala ez
Santos Cerdan, PSOEko Antolakuntza idazkari ohia eta judizialki ikertua, Senatuko ikerketa batzordera joango da gaur: galderei erantzuteko edo ez erantzuteko eskubidea du.
Otxandiano, Guggenheim Urdaibai proiektua atzera bota izanaren harira: "Errealitatea gainetik pasa zaio EAJri"
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak dei egin du eskarmentua hartzeko eta modu "bertikalistan" gobernatzeari uzteko. Sumar mugimenduak, berriz, "gehiengoaren sentimendua nagusitu" dela uste esan du eta gizarte zibila zoriondu du.