Erreakzioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iglesiasek Sanchezi egotzi dio errua, eta alderdi-aniztasuna onartzea eskatu du

Pablo Casadok espero du hauteskundeak errepikatzea "ez izatea doakoa" PSOEko liderrarentzat. Andoni Ortuzarren esanetan, "izugarrizko porrot politikoa" da; EH Bilduk dio "abagune handia" galdu dela.
Pedro Sanchezen eta Pablo Iglesiasen arteko bilera baten irudia. EiTBren bideo bateko argazkia.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak esan du, astearte honetan, Pedro Sanchez PSOEko liderrak "izugarrizko akats historikoa" egin duela Espainian beste hauteskunde batzuk deituta; halaber, adierazi ere adierazi du beharrezkoa dela "dagoen presidenteak" onartzea "alderdi-aniztasuna".

Twitterreko bere kontuan argitaratutako mezu batzuetan (Europa Pressek jaso ditu), Iglesiasek aurpegiratu dio Sanchezi Gobernua osatzeko agindua bere egin ez izatea, eta deitoratu du "harrokeriak eta parlamentu-demokrazia baten oinarrizko arauak mespretxatzeak zentzua gainditu dute".

Pablo Echenique Podemoseko Gobernuaren Ekintzako idazkariak, halaber, esan du Twitterren Sanchezek baduela nahi zuen hori: "Hauteskundeak, azaroaren 10ean". Erantsi du, gainera, astearte honetan argi geratu dela "nor izango den presidenteordea azaroaren 11n" (hitz-erdika, Albert Riveraz hitz egiten ari zen).

PPko presidente Pablo Casadok, Felipe VI. Espainiako erregearekin bilera egin ostean, nabarmendu du azken hilabeteotako bere ondorioa dela Sanchezek inoiz ez duela nahi izan Gobernurik osatu, eta “antzeztu” duten "trikimailu" hau, alegia, azken egun eta orduotako kontaktuak eta bilerak, aldez aurretik pentsatutako plan baten barnean zeudela: "Hauteskundeetara bultzatzen bagaitu, espero dut doakoa ez izatea berarentzat", azpimarratu du.

Casadok zehaztu du Ciudadanosekin eta azken alderdi horretako lider Albert Riverarekin duen harremana "ez dela hondatu", eta berretsi du, kontuan izanik laster berriro ere izango direla hauteskundeak, "ondo legokeela España Suma koalizio batean lanean hastea": "Espainiako Gobernurako aukera bat ezin izan bada lotu, ondo legoke beste horretan lanean hastea, hauteskundeak irabazteko", esan du.

Pedro Sanchezen agerraldia hasi aurretik, Ciudadanoseko presidente Albert Riverak ohartarazi du jarduneko presidenteak aukera zuela "azken minutura arte" akordioa lortzeko; horretarako, berak jarritako baldintzak onartu egin beharko zituen.

"Gauean edo bihar deituz gero", esan du, "baldintza horiekin konpromisoa hartzeko, 24 orduetan gaude eskuragarri, herrialdea desblokeatzeko", aseguratu du.

EAJren eta EH Bilduren iritzia

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, bere aldetik, esan du ez dakiela "gaur gertatzerik ez duen zer gerta litekeen azaroaren 11n". Ortuzarren iritziz, negoziazioen porrota da "izugarrizko porrot politiko baten azken ekitaldia", eta azaroaren 10eko hauteskundeek, "egoera argitu baino gehiago, korapilatsuago jarriko dute". Bere iritziz, inbestidurarako negozioazioetan nahasitako eragile nagusien "heldutasunik eza demokratikoak", haiek "borondate politikorik ez izateak", eta "behar bezalako mailan egoteko gaitasunik ezak" ekarri dute porrot hau.

EH Bilduko Mertxe Aizpuruak esan du "abagune handia" galdu dela, eta "arduragabekeria historikoa" dela; izan ere, aukera ematen die eskuineko alderdiei balizko garaipen bat lortzea: "Herritarrak bezala, gogaituta gaude".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X