EAJ izango litzateke lehenengo indarra EAEn hauteskunde orokorretan
Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoan azaroaren 10eko hauteskunde orokorrak. Jeltzaleek botoen % 30,4 eta sei diputatu lortuko lituzkete, apirilaren 28an adina, baina baliteke zazpigarrena ere lortzea.
EiTB Focusen hamabosgarren inkesta azaroaren 10eko hauteskunde orokorren boto-asmoaren gainekoa da, eta hauteskunde horiek deitu eta egun gutxira egindako galdeketa da. Inkestaren lehen emanaldiaren arabera, PSE-EE izango litzateke bigarren indarra Euskadin, lau aulkirekin (apirilean ere lau erdietsi zituen). Jarraian, EH Bilduk apirilean lortutako hirugarren postua errepikatuko luke, baina Arabako diputatua galduko luke, eta hiru aulki lortuko lituzke.
Elkarrekin Podemos izango litzateke laugarren indar bozkatuena, 3 diputaturekin. PP kokatuko litzateke bosgarren postuan, eta ordezkaritza lortuko luke, apirilean ez bezala; inkestaren arabera, diputatu bat eskuratuko luke, eta baliteke bi ere izatea.
Hauteskundeak errepikatu beharraz galdetuta, EiTB Focusek ondorioztatzen du euskal herritarren % 80ri txarto edo oso txarto iruditzen zaiela berriro bozkatzera joan behar izatea.
Boto-asmoa EAEn
Hala, inkestaren datuen arabera, EAJ izango litzateke lehenengo indar politikoa EAEn azaroaren 10eko hauteskundeetan; jeltzaleek apirilaren 28an izandako 6 aulkiak berretsiko lituzkete, nahiz eta botoen % 0,8 galduko luketen (% 31,2 apirilean eta % 30,4 azaroan). Hori gorabehera, EiTB Focusek jaso duenez, aukera dago beste aulki bat lortzeko, eta guztira zazpi diputatu izateko.
PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP, ordena horretan, EAJren atzetik kokatuko lirateke. PSE-EEk apirilean lortutako lau diputatuei eutsiko lieke, eta bi puntu egingo luke gora (% 22,2 azaroan eta % 20,0 apirilean). EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek diputatu bana galduko lukete, hiruna lortuta; boto-ehunekoari dagokionez, EH Bilduk hiru hamarren galduko lituzke (% 16,5 orain eta % 16,8 apirilean), eta Elkarrekin Podemos bi puntutik gora jaitsiko litzateke (apirileko % 17,7tik, azaroko % 15,5era). PPk botoen % 9,5 eskuratuko lituzke, apirilean baino bi puntu gehiago, eta berriro izango luke ordezkaritza Kongresuan, diputatu batekin edo birekin.


Boto-asmoa Araban
Araban, EiTB Focusek aurreikusten du PSE-EEk lehen postua kenduko diola EAJri, eta bozen % 24,3 lortuko dituela; jeltzaleek, aldiz, botoen % 23,5 jasoko dituzte (apirilean, sozialistek botoen % 22,5 lortu zituzten, eta jeltzaleek % 22,9). PSE-EEk eta EAJk aulki bana lortuko lukete, bai eta PPk eta Elkarrekin Podemosek ere; PPk babesen % 16,3 jasoko lituzke, apirileko datua 2,5 puntu hobetuz, eta Elkarrekin Podemosen eta EH Bilduren aurrean kokatuko litzateke. Elkarrekin Podemosek ia hiru puntu egingo luke behera, eta EH Bildu, aldiz, puntu bat jaitsiko litzateke. EH Bilduk, hortaz, apirilean lortutako aulkia galduko luke; aipatutako aulki hori PPk eskuratuko luke, eta, ondorioz, berriro lortuko luke Kongresuan aulkia izatea Araba ordezkatuz.


Boto-asmoa Bizkaian
Bizkaian, EAJk apirilaren 28an lortutako lehenengo postua berretsiko luke. EiTB Focusen arabera, jeltzaleek botoen % 33,8 eskuratuko lituzkete, aurreko legealdiko hiru diputatuei eutsita, eta baliteke bat gehiago ere lortzea. PSE-EEk babesen % 22,1 eskuratuko lituzke, eta bi puntu gora egingo luke, baina orain arteko bi diputatuei eutsiko lieke; Elkarrekin Podemosek aulki bat erdietsiko luke, bat galduta, botoen % 15,8 jasota (apirileko datuarekin alderatuta, bi puntu galduko lituzke).
EH Bilduk apirilaren 28ko emaitza errepikatuko luke ia-ia (bozen % 13,9, orduan baino lau hamarren gehiago, eta diputatu bat), eta PPk baliteke diputatu bat lortzea; izan ere, puntu eta erdiko gorakada aurreikusten du inkestak alderdi horren kasuan (% 8,7ra helduko litzateke). EAJren eta PPren artean dago azken aulki hori, EiTB Focusen arabera.


Boto-asmoa Gipuzkoan
Gipuzkoan, EiTB Focusen arabera, aldaketa oso txikiak egongo dira, aurreko hauteskundeen aldean. EAJ izango litzateke berriro indar bozkatuena, eta EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta PP kokatuko lirateke jarraian, ordena horretan. Alderdi guztiek lortuko lituzkete apirilean beste diputatu: EAJk eta EH Bilduk, bina; PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek, bana. Nabarmentzekoa da PSE-EE dela portzentajeari dagokionez gora egiten duen bakarra (% 19,0tik 21,5era), eta beherakadarik handiena Elkarrekin Podemosena dela (% 17,4tik 15,0ra).


Hauteskundeen errepikapena
Hauteskunde orokorrak errepikatu behar izatearen gainean galdetuta, EAEko herritarren % 80k diote txarto edo oso txarto iruditzen zaiela hori.

Herritarren % 60k Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko liderrari egozten diete errepikapen hori.

Dena dela, EiTB Focusen arabera, aurreikusitako aurreko urteetakoaren parekoa izango da; izan ere, hurrengo hauteskunde orokorretan, abstentzioa % 32,0koa izango da Euskadin, inkestak aurreikusten duenez.

Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400, Bizkaian 400, Gipuzkoan 400).
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 26,2 euskaraz egin dira, eta gainerako % 73,8a, gaztelaniaz.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko irailaren 20tik 23ra bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez.
Galdeketa motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak 9.
Zure interesekoa izan daiteke
GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon
Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.
Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"
EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.
Pradalesek eta Sanchezek Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertuko dituzte
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute ostiralean Moncloan.
Andaluziak 2026ko maiatzaren 17an egingo ditu hauteskunde autonomikoak
Juanma Moreno presidenteak hilabete aurreratu ditu hauteskundeak; izan ere, legegintzaldia ekainean amaitzea aurreikusita zegoen.
Pradalesek ausardiaz jokatzeko garaia dela esan die euskal enpresei
Irango gerrak Euskadiko ekonomian izango duen eraginaz kezkatuta agertu da lehendakaria, ULMA enpresara egin duen bisitan. Onartu egin du hurrengo asteak eta hilabeteak ez direla errazak izango, baina nabarmendu du Europako berrindustrializazioari ekarpen handia egin diezaioketela euskal enpresek.
PPk zer erabaki jakin arte, Gobernua Juntsen menpe egongo da Irango gerraren ondorioak arintzeko beherapen fiskalen dekretua aurrera ateratzeko
Podemosek adierazi du ez duela neurri sortaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, beherapen fiskalak ezartzea "prezioen igoerari aurre egiteko bidea" ez delakoan. Hala, abstenitu egingo dela jakinarazi du.
Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.