Milaka pertsonak CDRko zazpi espetxeratuak aske uztea eskatu dute Sabadellen
Udaltzaingoaren arabera, 12.000 pertsonak manifestazioa egin dute larunbat honetan, Sabadellen (Bartzelona), Guardia Zibilak astelehenean atxilotutako CDRko zazpi kideei babesa emateko.
Protesta 18:00ak aldera abiatu da Sabadelleko epaitegien aurrean, eta hiriko kaleetatik ibilbidea egin du udaletxera arte. Bertan manifestu bat irakurri dute antolatzaileek.
'Askatasuna. Errepresioak ez gaitu gelditu' lelopean protesta egin dute manifestariek. Besteak beste, 'Okupazio indarrak kanpora' eta 'Errepresioa, aski da. Muntaia polizialik ez. Askatasuna', irakurri zitekeen pankartetan.
Era berean, 'Okupazio indarrak kanpora', 'Ez dira terroristak, independentistak dira' eta 'Preso politikoak askatasuna', oihu egin dute manifestariek.
"Independentismoa kriminalizatzeko borondatea", kritikatu du Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak. Horregatik, atxilotuen askatasuna eskatu du Maurik. "Errepresioa" erabiltzeari uztea exijitu dio Estatuari.
Atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko plataformako bozeramaileak manifestua irakurri du. Zazpi atxilotuen "defentsarako eskubidea" urratu dutela, eta "manipulazioak, presioak eta bakartzea" salatu ditu. Praktikan terrorismoaren aurkako legea aplikatu izan zaiela aditzera eman du.
Berehala aske uztea eta auzia artxibatzea eskatu du. Atxiloketen atzean "Estatuaren makineria errepresiboa dago, independentismoa geldiarazi ezinik etsita", erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
CAFen aurkako protesta egin dute Donostian, eta Israelekin negoziorik ez egiteko eskatu diote
Euskotrenen geltokian egin dute protesta, eta zirkulazioa eten dute zenbait minutuz, trenbidearen gainean pankartak jarrita. Joseba Alvarez protestarien ordezkariak azaldu duenez, “ezin da horrelako proiektu bat aurrera eraman sionismoarekin kolaboratu gabe”, eta horregatik eskatzen diote CAFi bertan behera uzteko Israelekin egindako trenen proiektua.
Sanchez jendaurrean agertu da berriro, sexu-jazarpen eta ustezko ustelkeria kasuen polemika betean
Hainbat egunez agerraldirik egin gabe egon ostean, Espainiako Gobernuko presidentea Extremaduran izan da gaur, Miguel Angel Gallardo hautagai sozialistari babesa emateko. Sumar koaliziokideak eta inbestidurarako beste bazkide batzuek, EAJk kasu, auzitan jarri dute gobernagarritasuna, eta Sanchezen gaineko presioa areagotu dute.
CAFen aurkako protestan atxilotutako pertsonak ertzain-etxean jarraitzen du, eta ez du bere burua identifikatu nahi, Ertzaintzaren arabera
Protesta larunbat eguerdian egin zuten, Bilboko erdigunean, CAF euskal enpresari Israelekin dituen kontratuak bertan behera uztea eskatzeko. Protestan, lau ertzain eta manifestari batzuk zauritu ziren.
Auzitegi Nazionala Tubos Reunidosen kontratu bat ikertzen ari da, Leire Diazi ustez eskupekoak emateagatik
Guardia Zibilaren txostenaren arabera, 113 milioi euroko kontratu baten esleipena azkartzeko, komisioak ordaindu zizkion enpresak. Nafarroako Erri Berri enpresarekin egindako beste kontratu bat ere badago ikerketapean.
Mikel Zabalzaren omenezko autobus martxa gaur amaituko da, Donostian
Guardia Zibilak duela 40 urte hil zuen autobus gidari nafarraren kasua oroitzeko ekimena amaitzeko, ekitaldia egingo dute Boulevardean, eguerdian.
Gure Eskuk "gehiengoaren borondatea ikuspegi alderdikoien gainetik jartzea" eskatu du eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Bazkideen Batzarra egin du Gasteizen. "Eragile politiko eta sozialek ardura eta anbizioz jokatu behar dute une historiko honetan burujabetza osoaren bidean urrats sendoak egiteko", adierazi dute.
CAFen kontrako protesta batek Bilboko tranbia geldiarazi du eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du
Atxilotuak identifikatzeari uko egin dio, Segurtasun Sailaren arabera. Atxilotzeko unean liskarra sortu da, eta Ertzaintzaren lau agente zauritu dira. Protestaren deitzaileek jakinarazi dutenez, hainbat pertsona zauritu dira, jasotako kolpeen ondorioz.
Bilboko tranbiaren zerbitzua eten dute CAFek Israelekin dituen kontratuak etetea eskatzeko
"Boikot Israel. Palestina askatu" lelopean, dozenaka pertsona tranbiaren errailetan etzan dira, bidea oztopatzeko. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu du, eta hainbat pertsona zauritu dira, kolpeak hartuta.
EAJ eta PSOE "bereizezinak" direla uste du PPk: "Interes pribatuen mesederako koalizioa da"
Euskadiko PPk Gabonetako bazkaria egin du gaur Gasteizen, eta Miguel Telladok eta Javier De Andres EAEko PPko presidenteak EAJri zuzendu dizkiote kritikak.
Andueza: "Aurrekontu akordioak lortzea Euskadiren alde jokatzea da, horren alde lan egitea"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, Eusko Legebiltzarrean eta beste erakundeetan sozialisten babesarekin onartu diren edo onartuko diren aurrekontuek argi erakusten dute sozialistak, beste batzuek ez bezala, ez daudela denbora galtzen.