A-10eko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdiek A10eko iragarkiak murrizteko ituna egin dute, EAJk eta EH Bilduk izan ezik

EAJrentzat, proposamena "barregarria" da, gastuaren % 10eko murrizketa ekarriko duelako. EH Bilduk ere ez du bat egin, baina akordioan parte hartzera gonbidatu ere ez dutelako egin.
18:00 - 20:00
EAJ eta EH Bildu ez dira batu Espainiako alderdi nagusiek egindako akordiora

Kongresuko alderdi nagusiek azaroaren 10eko hauteskundeetarako publizitatea murrizteko akordioa egin dute. Ondorioz, ez dute banderolarik jarriko udalek emandako doako eremuetan, eta ez dute kartelak edo bestelako propaganda jartzeko lekurik kontratatuko.

PSOEk proposatutako akordioarekin bat egin dute PP, Ciudadanos, Podemos, Vox, ERC, JxCat eta Compromis alderdiek, eta EAJk bakarrik esan du ez duela sinatuko. EH Bilduri, berriz, akordioan parte hartzeko gonbidapenik ere ez diote egin, eta, ondorioz, ezin izan du bere jarrera publiko egin.

Itunetik kanpo geratzen dira kanpainaren hasieran, doako eremuetan, itsasten diren kartelak eta pankartak.

2016ko hauteskunde orokorretarako kanpainan, 2,4 milioi eurotik gora gastatu zituzten kartelak eta banderolak jartzen, nahiz eta PSOEk, Podemosek eta EH Bilduk zentimo bat bera ere ez gastatu.

EAJk iragarri du ez duela itunarekin bat egiten "barregarria eta demagogikoa" iruditzen zaiolako gastuaren % 10 murriztuko duen neurria. Gainera, erkidego mailako alderdiei kalte "zuzena" egiten diela iritzi dio.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X