'Proces' auziko epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira 'proces' auziagatik auzipetutako buruzagiei ezarri dizkieten zigorrak

Auzitegi Gorenak astelehen honetan jakinarazi ditu 2017ko udazkenean Kataluniako prozesu independentista abiatzeagatik auzipetutako hamabi buruzagiei ezarri dizkien zigorrak.
Hauek dira 'proces' auziagatik auzipetutako buruzagiei ezarri dizkieten zigorrak. Argazkia: EFE
Hauek dira 'proces' auziagatik auzipetutako buruzagiei ezarri dizkieten zigorrak. Argazkia: EFE

Auzitegi Gorenak astelehen honetan jakinarazi ditu 2017ko udazkenean Kataluniako prozesu independentista abiatzeagatik auzipetutako hamabi  buruzagiei ezarri dizkien zigorrak. Auzipetuetako bederatzik bi urte emango dituzte laster behin-behineko espetxealdian. Testuinguru horretan, hauek dira Gorenak buruzagi bakoitzari ezarri dizkion zigorrak:

- ORIOL JUNQUERAS: Generalitateko presidenteorde ohia eta Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia.

13 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea, sedizio eta diru publikoa bidegabe erabiltzea delituen pilaketa mediala dela eta.

Fiskaltzak 25 urteko kartzela-zigorra eta beste horrenbeste urterako inhabilitazioa eskatu zuen berarentzat, matxinadagatik, prozesu independentistaren sustatzaile izateagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 12 urteko espetxealdia eskatu zuen, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

VOX alderdiak ordezkatutako herri akusazioak 74 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen Junquerasentzat, matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.

- JORDI TURULL: Presidentetzako kontseilari ohia eta Kataluniako Gobernuko bozeramailea.

12 urteko espetxealdia eta gaitasungabetzea, sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala dela eta.

Fiskaltzak 16 urteko kartzela-zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa eskatu zuen, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Herri-akusazioak, berriz, 74 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.

- RAUL ROMEVA: Kanpo Arazoetako, Erakunde Harremanetarako eta Gardentasuneko kontseilari ohia.

12 urteko espetxe zigorra eta gaitasungabetzea sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala dela eta.

Fiskaltzak 16 urteko kartzela-zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa eskatu zuen, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Herri-akusazioak, berriz, 74 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.

- DOLORS BASSA: Lan eta Gizarte Gaietarako kontseilari ohia.

12 urteko espetxe zigorra eta gaitasungabetzea sedizioaren eta bidegabeko erabileraren pilaketa mediala dela eta.

Fiskaltzak 16 urteko kartzela-zigorra eta inhabilitazioa eskatu zuen, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Herri-akusazioak, berriz, 74 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.

- CARME FORCADELL: Kataluniako Parlamentuko presidente ohia.

11 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea, sedizioagatik.

Fiskaltzak 17 urteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, matxinadagatik, prozesu independentistaren bultzatzaile izateagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 10 urteko espetxealdi eskatu zuen, sedizioagatik.

Herri-akusazioak 62 urte eskatu zituen, matxinada eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatuta.

- JOAQUIM FORN: Barne kontseilari ohia.

10 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea, sedizioa egotzita.

Fiskaltzak 16 urteko espetxealdia eta gaitasungabetzea eskatu zuen, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak, 11 urte eta sei hilabeteko zigorra eta gaitasungabetzea, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzegatik.

Herri-akusazioak, berriz, 74 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.

- JOSEP RULL: Lurralde Antolaketako kontseilari ohia.

10 urte eta 6 hilabeteko kartzela-zigorra eta gaitasungabetzea, sedizioa egotzita.

Fiskaltzak 16 urteko espetxealdia eta gaitasungabetzea eskatu zuen, matxinadagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak, 11 urte eta sei hilabeteko zigorra eta gaitasungabetzea, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzegatik.

Herri-akusazioak, berriz, 74 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen matxinada, erakunde kriminaleko kide izatea eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita.

- JORDI SANCHEZ: ANCko presidente ohia.

9 urteko espetxealdia eta gaitasungabetzea, sedizioagatik.

Fiskaltzak 17 urteko espetxe-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, matxinadagatik, prozesu independentistaren bultzatzaile izateagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 8 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, sedizioagatik.

Herri-akusazioak 62 urte eskatu zituen, matxinada eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatuta.

- JORDI CUIXART: Omnium Culturaleko presidentea.

9 urteko espetxealdia eta beste hainbesteko gaitasungabetzea, sedizioagatik.

Fiskaltzak 17 urteko espetxe-zigorra eta gaitasungabetzea eskatu zuen, matxinadagatik, prozesu independentistaren bultzatzaile izateagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 8 urteko kartzela-zigorra eskatu zuen, sedizioagatik.

Herri-akusazioak 62 urte eskatu zituen, matxinada eta erakunde kriminaleko kidea izatea leporatuta.

ESPETXERA JOANGO EZ DIREN HIRU KONTSEILARIAK

- MERITXELL BORRÀS: Gobernazio, Herri Administrazio eta Etxebizitza kontseilari ohia.

Eguneko 200 euroko isuna (hamar hilabetez) eta 1 urte eta 8 hilabeteko gaitasungabetzea desobedientzia delituagatik. Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik absolbitu egin dute.

Fiskaltzak 7 urteko kartzela-zigorra, 16 urteko gaitasungabetzea eta 30.000 euroko isuna eskatu zuen, desobedientziagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 7 urte eta sei hilabeteko espetxealdia eta 30.000 euroko isuna eskatu zuen, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Herri-akusazioak 24 urteko espetxealdia eta 216.000 euro eskatu zuen, erakunde kriminaleko kide izatea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.

- CARLES MUNDO: Justizia kontseilari ohia.

Eguneko 200 euroko isuna (hamar hilabetez) eta 1 urte eta 8 hilabeteko gaitasungabetzea desobedientzia delituagatik. Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik absolbitu egin dute.

Fiskaltzak 7 urteko kartzela-zigorra, 16 urteko inhabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu zuen, desobedientziagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Estatuko Abokatutzak 7 urte eta sei hilabeteko espetxealdia eta 30.000 euroko isuna eskatu zuen, sedizioagatik eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.

Herri-akusazioak 24 urteko espetxealdia eta 216.000 euro eskatu zuen, erakunde kriminaleko kide izatea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.

- SANTIAGO VILA: Enpresa eta Ezagutza kontseilari ohia.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago eskatu behar zaio grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEko idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroa jokatzen ari den paperaz medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta EAJrekin ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia mailak euskal gizarteak benetan eskain ditzakeenen gainetik daude"

Euskadiko PPko presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Bere ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik daudela".

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X