'Eba Blancok tranpa egitea erabaki du', Maiorga Ramirezen arabera
Maiorga Ramirez EAko buru nafarrak salatu du "Eba Blancok tranpa egitea erabaki" duela alderdiko idazkari nagusi berria aukeratzeko hauteskunde prozesuan.
Ramirezek uste du, bere hautagaitza atzera botata, "afiliazioa, oinarria, isilarazi" nahi duela Blancoren sektoreak, baita "Garaikoetxea lehendakaria, Euskal Herrian erreferente dena ere".
Ramirezen ustez "oso larria" da egoera, baina "zurrunbilo honetatik ateratzeko, eta afiliatuei zor zaien hitza emateko" denbora badagoela iritzi dio.
Bestalde, Ramirezek atzo helegitea aurkeztu zuen alderdiko hauteskunde batzordean bere hautagaitza baliogabetu izanaren aurka. Batzordeak Ramirezen hautagaitza atzera botatzeko argudiatu zuen Ipar Euskal Herritik aurkeztutako 7 abaletatik bost ez zirela baliozkoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"