Greba orokorra Katalunian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka mila lagun bildu dira Bartzelonan, 'proces' auziaren epaia salatzeko

Batasunerako deia eginda, ANC eta Omnium elkarteek independentzia deklarazio bat defendatzeko prest egoteko eskatu die alderdi politiko soberanistei.
18:00 - 20:00
Bartzelonan izandako manifestazio jendetsua, airetik ikusita

Kataluniako mugimendu independentistak indar erakustaldia egin du berriro ere. Bi egunez herriz herri ibili ostean, 'Askatasunaren aldeko Martxak' gaur iritsi dira Bartzelonara eta arratsaldean manifestazio jendetsua egin dute hiriko kale nagusiak txiki utzita.

Sindikatuek deituta, greba orokorra egin dute ostiral honetan Katalunian eta Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka emandako epaia salatzeko mobilizazioak goizean goizetik izan dira.

Manifestazio nagusia arratsaldean burutu dute, Bartzelonan, Gracia auzoan. Antolatzaileen arabera, 750.000 lagun inguru batu dira.

'Askatasunaren aldeko Martxak' asteazkenen goizean abiatu ziren Girona, Tarragona, Vic eta Tarregatik. Guztira, 100 bat kilometro egin dituzte bi egunetan.  

Mobilizazio nagusia 17:00etan abiatu dute, "Eskubideen eta askatasunaren alde, greba orokorra" lelopean. Beti bezala, protesta modu baketsuan egin dute. Ibilbidean zehar independentziaren eta batasunaren aldeko oihuak izan dira, baita Gorenaren epaiaren aurkakoak ere.

Ekitaldia Gracia pasealekuaren eta Kale Nagusiren arteko bidegurutzean ezarritako agertoki batean burutu dute. ANC, Omnium eta greba orokorra deitu duten sindikatuetako ordezkariek hartu dute hitza. Eskubide sozial eta politikoak izan dituzte hizpide, prozesu soberanista defendatu eta Gorenaren epaia "bidegabea" dela salatu dute.

BIDEOA | Ehunka mila lagun atera dira kalera Bartzelonan

CONTENIDO NO ENCONTRADO

Batasuna eta independentzia gauzatzeko aldarrikapena 

Elisenda Paluzie ANCko presidenteak independentzia deklarazio bat defendatzeko prest egoteko eskatu die alderdi politiko independentistei, preso politikoentzat amnistiarik ez badago eta autodeterminazio eskubidea aitortzen ez bada, edozein unetan aplikatzeko.   

"2017ko urriaren 1ean hasitakoa amaitu egin behar dugu. Eta horrek izan behar du alderdien lehentasuna", azpimarratu du.  

"Erakunde zibilek eta gizarteak mobilizazioaren bideari heldu diogu berriro, eta Parlamentuko gehiengoak bide horrekin bat egitea behar dugu", adierazi du alderdiei batasunerako deia eginez.

Horrez gain, Paluziek preso politikoek amnistia eta autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatu ditu, eta gogora ekarri du bi eskari horiek Kataluniako Parlamentuak onartu dituela berriki.

Egunotan egindako mobilizazio jendetsuak goraipatu ditu: Prateko aireportuaren blokeoa, 'Askatasunaren Martxak' edota greba orokorra. "Zutik erantzun diogu epai injustuari, eta ez belaunikatuta", nabarmendu du.

"Nekatuta dagoena, gelditu dadila. Beste batek hartuko dio lekukoa. Baina kolektiboki ezin gara gelditu", erantsi du.

Jordi Cuixart: "Berriro egin dugu eta ez gara geldituko"

Bestalde, Marcel Mauri Omnium elkarteko presidenteordeak Jordi Cuixartek espetxetik igorritako gutuna irakurri du.

"Berriro egiten ari gara eta askatasuna irabazi arte ez gara geldituko", adierazi du.

Cuixarten iritzian, kartzela-zigorrek ez dute mugimendu independentistaren helburu demokratikoak galaraziko eta, ildo horretan, beldurrik ez izateko galdegin die herritarrei: "Mobilizazio baketsuek eta desobedientzia zibilak ez die kezkarik eragiten, gure existentziak molestatzen die".  

"Ez dago kartzela nahikorik gure askatasun nahiarekin amaitzeko. Banatuta eta etsita nahi gaituzte, baina batuta eta indarkeriarik erabili gabe egon behar dugu. Inork ez dezala zalantza jarri Kataluniako herriaren irmotasuna", azpimarratu du.

Lege bidegabeen aurka mobilizatzen jarraitzeko deia egin du. "Grebarako eskubidea bermatzeko bidea greba egitea da, eta bozkatzeko eskubidea bermatzeko bidea, bozkatzea", esan du.

Azkenik, Kataluniako herritarren batasunaren garrantzia azpimarratu du: "Herri batua ez da inoiz zanpatua izango".  

Beste mobilizazio handiak

Kataluniako hainbat herri eta hiritan izan dira mobilizazioak ostiral honetan. Gironan 60.000 lagun bildu dira; Tarragonan, 10.000; Lleidan, 30.000; Udaltzaingoak eman ditu datuak.

Aipatzeko da Tarragonan talde faxistek elkarretaratzea egiteko deialdia zabaldu dutela sare sozialen bidez. Dozena bat ultraeskuindar soilik agertu dira Espainiaren batasuna aldarrikatzeko eta ez da istilurik izan, plaza Poliziak hartuta zegoelako.  

BIDEOA | 'Askastasunaren aldeko Martxak' Bartzelonara heldu direnean

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X