Estatutuaren 40. urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du '40 taupada, herri bat' dokumentalaren aurkezpena

19:30ean izango da ikusgai. Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenaren ospakizunaren testuinguruan egin dute; ETB1en (ostegunean) eta ETB2n (ostiralean) izango da ikusgai, baita eitb.eus-en ere.
Dokumentala astelehen arratsaldean aurkeztuko dute.

Astelehen honetako arratsaldean, 19:30ean, eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du '40 taupada, herri bat' dokumentalaren aurkezpena. Hain zuzen ere, Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenaren ospakizunaren testuinguruan egin dute dokumentala.

Aurkezpen-ekitaldia Multibox aretoan egingo dute, EiTBren Bilboko egoitzan, eta Iñigo Urkullu lehendakaria izango du buru. Iban Gonzalezek  zuzenduta, Baleuko ekoiztetxeak ETBren partaidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortu du ikus-entzunezkoa.

Gianera, aste honetan izango da EiTBn ikusgai: ETB1en, urriaren 24an 22:00etan, eta ETB2n, urriaren 25ean, 22:15ean. Dokumentalaren telebistako bi emanaldiak webean ikusi ahal izango ditugu baita ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Europako Kontseilua Brusela
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek

Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X