Topaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NBEk Madrilen egingo du klima aldaketari buruzko goi-bilera, abenduaren 2tik 13ra

Hasieran, COP25 goi-bilera Txilen egiteko asmoa zuten, baina topaketa hori bertan behera utzi zuten, metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protestak direla eta.
Herritar bat klima aldaketaren aurka protesta egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Herritar bat klima aldaketaren aurka protesta egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Madrilen egingo du klima aldaketari buruzko COP25 goi-bilera, abenduaren 2tik 13ra bitartean. Hala iragarri du ostiral honetan Patricia Espinosa Klima Aldaketari Buruzko NBEko idazkari exekutiboak, Pedro Sanchezen gobernuak egindako proposamena onartu ostean.

Hasieran, klima aldaketaren inguruko goi-bilera Txilen egiteko asmoa zuten, baina topaketa hori bertan behera utzi zuten, metroko txartelen prezioaren igoeraren aurkako protestak direla eta. Testuingu horretan, Sanchezek Madril eskaini zuen goi-bilera egiteko egoitza gisa, eta Sebastian Piñera Txileko presidenteak Espainiako Gobernuaren "eskaintza eskuzabala" eskertu zuen. Hala, “egoera mingarri honi” lehenbailehen irtenbide bat emateko eskatu zuen.

NBE klima aldaketari buruzko goi-bilera beste toki batean egiteko prest agertu zen, eta gaur bertan baieztatu du lekualdaketa. "COP25 goi-bilera abenduaren 2tik 13ra Madrilen (Espainia) izango dela iragartzeak asko pozten gaitu", adierazi du Espinosak ohar batean.

Gauzak horrela, ez dute goi-bilera horren data aldatu. Hasiera batean, Brasilen egitea proposatu zuen NBEk, baina Jair Bolsonaro presidenteak ez zuen onartu, klima aldaketari aurre egiteko nazioarteko politikekin dituen desadostasunak direla eta.

Sanchezen gobernuak ostegunean azaldu zuenez, “COP25 goi-bilera normaltasunez egingo dela bermatzeko, presidenteak espazio bat utzi nahi die Txile eta Iberoamerikako eskualdeari. Horrela, topaketa hori aurera eramateko herrialdeak egin duen ahalegina eskertu nahi du,  Espainiak atzerri politikarekiko duen lehentasunekin bat eginez”.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X