Milaka pertsona manifestatu dira erregearen kontra Bartzelonan
Milaka manifestari bildu dira arratsalde honetan Kataluniako Batzar Jauregiaren aurrean, Bartzelonan, Espainiako Felipe VI erregearen kontra protestatzeko. Gironako Printzesa Fundazioaren sariak banatu dira gaur Bartzelonan eta ekitaldi horretan izan da Espainiako Erregea.
Manifestariak Diagonal etorbidean eta Marañon Doktorearen etorbideko Real Club de Poloko ate aurrean batu dira, 16:00etan. Hainbat orduz egon dira han eta mobilizazioak iraun duen bitartean elipe VI.aren argazkiak, Espainiako banderak eta erregea buruz bera ageri den kartelak erre dituzte.
Esquadra Mossoek eta Espainiako Poliziak segurtasun neurri zorrotzak hartu dituzte eta eraikina inguratuta dago, manifestariak bertara joan ez daitezen.
Kanpoaldean herritarrak protestan dauden bitartean, Kataluniako Batzar Jauregian, Espainiako erregeak Kataluniaz eta demokraziaz aritu da hizketan.
Felipe VI.aren hitzetan, "Kataluniak Espainian demokrazia ezartzen lagundu zuen, indarkeriak, intolerantziak eta eskubideen eta askatasunen urraketak tokirik ez duten baloreetan oinarrituta".
"Balore horiei esker, duela 40 urte guztiok batu gintuen proiektu demokratikoa bultzatzen lagundu zuen Kataluniak", erantsi du.

(Espainiako Felipe VI.ena erregea eta Leonor printzesa. Argazkia: EFE)
Zure interesekoa izan daiteke
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri