11/13 sumarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zulueta Valentziako espetxera urrundu dute

Abokatua irailean sartu zen Zaballako kartzelan, baina Picassenteko espetxera eraman dute orain, eta han bete beharko ditu geratzen zaizkion lau hilabeteak. Enparantza Madrilera lekualdatu zuten.
Zulueta, Enparantza eta 11/13 sumarioan auzipetutakoak. Argazkia: EFE

Arantza Zulueta abokatua Zaballako (Araba) kartzelatik Valentziara eraman dute, eta han bete beharko ditu 11/13 sumarioan ezarritako hiru urte eta erdiko kartzela zigorretik betetzeko geratzen zaizkion lau hilabeteak.

11/13 sumarioan auzipetutako 47ek akordioa lortu zuten irailean Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin eta AVT elkartearekin. Horri esker, auzipetu gehienek (45) espetxea saihestu zuten. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak izan ziren salbuespena, eta irailaren 30ean sartu ziren Zaballako kartzelan.

Enparantza urriaren amaieran urrundu zuten, eta Estremerako (Madril) kartzelan da ordudanik. Oraingoan, Zulueta lekualdatu dute.

Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak "Estatu espainolaren mendekuzko espetxe politika" salatu, eta gai horretan izandako "atzerakada" kritikatu dute. Hori dela eta, Sarek elkarretaratzea deitu du asteazkenerako, 19:00etan, Bilboko udaletxearen aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X