Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Udal hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leintz Gatzagako udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte

Botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa; hau da, erroldaren % 62k. Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara.
Pertsona bat, botoa ematen igandean. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia

Leintz Gatzagako herritarrek udalbatza osatuko duten bost zinegotziak aukeratu dituzte igandean, maiatzaren 26ko udal hauteskundeak egin eta sei hilabetera, orduan ez baitzen hautagairik aurkeztu. Hala, udal hauteskundeak azaroan egin behar izan dituen herri bakarra da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Udalak jakitera eman dutenez, igandean botoa ematera deituta zeuden 187 herritarretatik 122k eman zuten botoa, hau da, erroldaren % 62k.

Leintz Gatzagako Hautesle Elkartea bakarrik aurkeztu da udal hauteskundeetara, eta hautagaiak adinaren arabera aurkeztu dira zerrendan: Eugenio Otsoa, Juanito Bengoa, Jon Sasiain, Garazi Orobengoa eta Beñat Agirreurreta.

Apirilaren 28an, Leintz Gatzagako hauteslekuan bi hautetsontzi jarri zituzten (foru hauteskundeetakoa eta Europako hauteskundeetakoa), ez baitzen 244 biztanleko udalerri txiki horren agintea hartzeko hautagairik aurkeztu.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X